EGILE SARIAK: Hainbat arte arlotan sorkuntza sustatzera zuzenduak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

"Egile" Sariak, sorkuntza artistikoari bideratutakoak.

Sarien zenbatekoa

Bost mila euroko 20 Sari emango dira, honako arloetan banatuta:

 Literatura eta grafikaren arloan: Komikiak, tebeoak eta eleberri grafikoak sortzeko, guztira, 10 sari, honela banatuko direnak:

 - Gidoi proiektuetarako 2 sari.

 - Komikia, gidoi eta marrazketa sortzeko proiektuetarako 2 sari.

 - Ilustrazio liburuen edo ilustratutako liburuen proiektuetarako (jatorrizko sorkuntza, edo obra baten ilustrazio proposamena) 2 sari.

 - Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuetarako, 2 sari.

 - Eduki digital originalak sortzeko proiektuetarako (postcard, aplikazio interaktiboak etab) 2 sari.

Arte eszenikoen arloan: Guztira 4 sari honako proiektu mota hauetarako:

 - Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuetarako, 2 sari.

 - Emanaldi eszeniko baten testua sortzeko, 2 sari.

 Plastikako eta ikusmen arteko arloan: 6 sari proiektu mota hauetarako:

 - Arte kreazioko proiektuetarako, 5 sari.

 - Erakusketa edo komisariadutza proietuetarako, sari 1.

Proiektuak lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango dira, hau da, euskaraz edo gaztelaniaz.

Arlo bakoitzeko beken kopurua handitu ahal izango da arlo batean soberakinak badaude.

Hartzaileak

Sariak baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoentzat dira:

 — Aipatutako arte arloren batean sorkuntza-proiektu bat egiteko konpromisoa hartzea.

— Gipuzkoan gutxienez 5 urtez bizi izatea (ez nahitaez jarraituak) deialdia onartu aurreko 10 urteetan.

— 2021 urteko urtarrilaren 1ean adinez nagusi izatea.

—Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 1ean hasi eta 2021eko irailaren 21ean bukatuko da, egun hontako 24:00 orduetan.

Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoak betez egingo dira.   

(Hau da, orrialde honetan bertan dagoen "Egin ezazu zure eskaera internet bidez" atalean sartuz)   

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskabide formularioarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:

a) Kreazio proiektuaren dosierra.

b) Egingo den obraren lagina, xehetasun hauekin:

       Literatura eta grafikaren arloan:

        .Komiki gidoiaren proiektuetan: gidoiaren 6 orrialde formatu digitalean.

        .Komikia sortzeko proiektuak (gidoia eta marrazkia): 6 orrialde amaituta, horietako bat,  gutxienez, azken akaberakoa, formatu digitalean.

        .Ilustrazio liburu edo ilustratutako  liburuen proiektuak: 6 ilustrazio, formatu digitalean.

        .Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuak: 10 orrialdeko lagina, formatu digitalean.

        .Eduki digital originalak sortzeko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio, URL bat.

        Arte eszenikoen arloan:

        .Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio URL bat.

       .Aurkezpen eszeniko baten testua sortzeko proiektuak: testuaren 6 orrialde, formatu digitalean.

       Plastikako eta ikusmen arteko arloan:

       .Arte arloko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat, euskarri dgitalean, edo, hala badagokio, URL bat.

       . Ikasketa edo erakustea proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean, edo, hala badagokio, URL bat.

c) Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanen lagina.

d) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.

e) Proiektuaren programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.

Eskaeren balorazio irizpideak

Arlo bakoitzean puntuaziorik handiena lortzen duten proiektuei emango zaizkie sariak. Puntuaketa honako balorazio irizpideen arabera lortuko da:

a)Eskatzailearen adina, gaztetasuna lehenetsiz: gehienez, 5 puntu.

b)Proposamenaren, egutegiaren eta lan programaren zorroztasuna eta zehaztasun maila: gehienez, 5 puntu.

c)Proiektu artistikoaren interesa, kalitatea eta originaltasuna: gehienez, 10 puntu.

d)Proiektuaren bideragarritasuna, metodologia eta kronograma barne: gehienez, 5 puntu.

e)Lankidetza maila inguruko pertsonekin eta eragileekin: gehienez, 5 puntu.

f)Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanak: gehienez, 10 puntu.

g)Genero berdintasunaren aldeko gaiak eta irudiak sartzea: gehienez, 5 puntu.

h)Euskarak proiektuan duen presentzia baloratuko da: gehienez, 5 puntu.

 

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen oinarriak eta deialdia 2021eko abuztuaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.