LANABESAK:: Gipuzkoan gauzatzen diren ikus-entzunezko proiektuak ekoiztu eta hedatzeko diru laguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Eskaerei buruzko kontsultak

 

KBULEGOA. Errege-erregina katolikoen kalea, 16. Donostia

943 11 33 43
9:00 - 14:00
 
Deskribapena eta kontzeptu diruz lagungarriak

Lokal publiko batean estreinatu aurreko edozein fasetan, Gipuzkoan egindako ikus-entzu­nezko proiektuak ekoizteko eta heda­tzeko dirulagun­tzak

Hartzaileak

Diru lagun­tza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituztenek:

— Gipuzkoan ikus-entzu­nezko produkzio-proiektuak zuzenean garatzen dituzten per­tsona fisikoak edo enpresa pribatuak izatea.

— Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-entzu­nezko lan­tzat hartuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiekzio komertziala izango duena.

— Ekonomi Jardueren gaineko zergan, ikus-entzunezko jardurerekin zerikusia duen atalean izena emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoen kasuan, ikus-entzunezko jardueren garapenarekin bat datorren xede soziala izatea.

Baldintzak

Diru lagun­tza jasoko duen proiektuak edo programak baldin­tza hauek bete beharko ditu:

— Lotura esanguratsua eta nabarmena izatea Gipuzkoako Lurralde Historiakoarekin, bai filmaketa-lekuari dagokionez, bai gaiei, talde tekniko eta artistikoen jatorriari edo proiektuaren beste osagai batzuei dagokienez.

— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

— Eska­tzaile bakoi­tzak proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina baloraziorik handiena lortzen duenak bakarrik jasoko du dirulaguntza. Ikus-entzunezko proiektu bera ezin izango dute eskatzaile batek baino gehiagok aurkeztu.

— Diruz lagun daitezkeen jarduerak ikus-entzunezko proiektuaren edozein produkzio eta /edo hedapen fasetakoak izan daitezke, betiere estreinatu aurrekoak badira. Deialdia argitaratzen den egunetik, aurtengo abenduaren 31ra bitartean burutu beharko dira. Ekoizpenak epe hori gainditzen duen proiektuetan, deialdiari dagokion jarduera baino ez da eskatu beharko, eta gauzatze fase gisa identifikatu beharko da.

— Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean. Diputazioa arduratuko da egoera hau egiaztatzeaz Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzaren bitartez.

Laguntzen zenbatekoa

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen % 70 baino handiagoa izango, ez eta 30.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.

Proiektu guztiek beste finan­tza­keta iturri ­batzuetatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren % 30eko finan­tza­keta, ­gutxienez.

Aurkeztu behar diren agiriak
  1. Proiektuaren azalpen memoria eta aurrekontua. 

Ondoren zehazten direnak Aldundiak NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko ditu, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:

  1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea (NISAE).
  2. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea (NISAE).
  3. Zerga betebeharrak egunean izatea (GFAko Ogasun Dptua.).
  4. Banku kontuaren titulartasuna, baldin eta dagokion banketxea Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidean sartuta badago.
Eskaerak aurkezteko epea

Diru lagun­tza hauen eskaerak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 2an amaituko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honen bidez aurkeztuko dira soilik, horretarako ordezkaritzako gakoa erabiliz sartu eta programak berak gidatuko zaitu, bertan aurkituko duzue bete beharreko formularioa ere eta bertan jasotzen dira aurkeztu beharreko agiriak eta informazioak zein diren.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; laguntza hauen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:

Oinarri orokorrak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78zkia. 2021-04-29.

Oinarri berariazkoak eta Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 70 zk., 2022-04-12.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.