Subvenciones Subvenciones

LANABESAK:: Gipuzkoan gauzatzen diren ikus-entzunezko proiektuak ekoiztu eta hedatzeko diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta kontzeptu diruz lagungarriak

Lokal publiko batean estreinatu aurreko edozein fasetan, garatutako ikus-entzu­nezko proiektuak ekoiztera eta heda­tzera bideratutako diru lagun­tzak

Hartzaileak

Diru lagun­tza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituztenek:

— Ikus-entzu­nezko proiektuak Gipuzkoan zuzenean garatzen dituzten per­tsona fisiko, irabazi asmorik gabeko entitate nahiz enpresa pribatua izatea.

— Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-entzu­nezko lan­tzat hartuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiektatuko dena.

— Ekonomi Jardueren gaineko zergan, ikus-entzunezko jardurerekin zerikusia duen atalean izena emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean, bere helburu edo gizarte xedea ikus-entzunezko jarduerekin zerikusia duena izatea.

Baldintzak

Diru lagun­tza jasoko duen proiektuak edo programak baldin­tza hauek bete beharko ditu:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.

— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

— Entitate, enpresa edo partikular eska­tzaile bakoi­tzak ekoizpen proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi honetara.

— Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdia argitaratzen den egunetik, aurtengo abenduaren 31ra bitartean burutu beharko dira.

— Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean. Diputazioa arduratuko da egoera hau egiaztatzeaz Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzaren bitartez.

Laguntzen zenbatekoa

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen % 70 baino handiagoa izango, ez eta 40.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.

Proiektu guztiek beste finan­tza­keta iturri ­batzuetatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren % 30eko finan­tza­keta, ­gutxienez.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Proiektuaren azalpen memoria eta aurrekontua (eredua jarraitu). 

- Ekonomi Jardueren gaineko zergan altan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, epigrafea/k zehaztuz.

Eskaerak aurkezteko epea

Diru lagun­tza hauek eska­tzeko azken eguna 2021eko maiatzaren 31a izango da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak soilik Internetez egin beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektroniko honetan. Hemen bertan aurkituko duzun Egin ezazu zure eskaera-n sakatu eta bertako instruzioak jarraituz.

Ebazpen Epea

Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da, kasu bakoi­tzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue:  Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2021eko apirilaren 13koa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zkia, 2021-04-29

Oinarri orokorrak eta berariazkoak: G.A.O. zk.78, 2021eko apirilaren 29koa.

Deialdia: Deialdia

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.