Lokal publiko batean estreinatu aurreko edozein fasetan, garatutako ikus-entzunezko proiektuak ekoiztera eta hedatzera bideratutako diru laguntzak
Laguntzen zenbatekoaDiru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen % 70 baino handiagoa izango, ez eta 40.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.
Proiektu guztiek beste finantzaketa iturri batzuetatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren % 30eko finantzaketa, gutxienez.
HartzaileakDiru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:
— Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko, irabazi asmorik gabeko entitateak nahiz enpresa pribatuak izatea, ikus-entzunezko proiektuak Gipuzkoan zuzenean garatzen badituzte.
— Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-entzunezko lantzat hartuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiektatuko dena.
BaldintzakDiru laguntza jasoko duen proiektuak edo programak baldintza hauek bete beharko ditu:
— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.
— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.
— Entitate, enpresa edo partikular eskatzaile bakoitzak ekoizpen proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi honetara.
— Diru laguntzaren xede diren jarduerak deialdiak ezartzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
Aurkeztu behar diren agiriakDiru laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, eta ondoren aipatzen dena:
a) Proiektuaren azalpen memoria.
b) Gidoiaren sinopsis.
c) Kontu sailetan banatutako aurrekontua.
d) Proiektuaren ekoispen plana.
e) Fitxa teknikoa eta artistikoa.
f) Proiektuaren arduradun lan taldearen ibilbidea eta filmografia.
Eskaerak aurkezteko epea2020. urtean, diru laguntza hauek eskatzeko azken eguna irailaren 30a izango da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak deialdi bakoitzean emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internetez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Ebazpen EpeaProzeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Jaso Beharreko DokumentazioaInformazioa eta eskaera orri normalizatuak egoitza elektronikoan (www.gfaegoitza.eus) eskuragarri egongo dira.
Eskaera orri normalizatuekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:
a) Eskatzailearen nortasunaren egiaz-tagiriaren fotokopia (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).
b) Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete: Berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku utz ditzaten.
Eskatzailea udala edo toki erakunde bat denean, ardurapeko aitorpena aurkeztea nahikoa izango da.
d) Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena. Eredua eskura daiteke Kultura Zuzendaritza Nagusian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://www.egoitza.gipuzkoa.eus), diru laguntzen atarian.
e) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
f) Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
g) Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eskatzen duen kopurua zehaztu beharko da.
Araudi aplikagarria OharrakEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.