Subvenciones Subvenciones

SUSPERKA diru laguntzak: Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak

Diru laguntza hauen xede dira, Gipuzkoako kultur esparruari alderdi berritzailea ematen dioten proiektuak. Izaera berritzaile hori bai edukietan eta bai kudeaketa moduan ikus liteke: Sareko lanean, bitartekaritzan, garaikidetasun artistikoan, ikerkuntzan, desberdinen artean eta publikoekin sortutako harreman berrietan eta lankidetzan. Oro har, praktika kulturaletatik abiatuta kultura eta gizarte arloko egitasmo berriak aurkezten dituztenak.

Diru laguntza lerro honen izaera berri tzailea dela eta, ezingo dute eskuratu azken hamar urteetako hirutan edo gehiagotan Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntza ren bat jaso duten entitateek.

Diru laguntzek berezko duten izaera dela eta, kanpo geratzen dira suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak egokitzeko lanak.

Hartzaileak

Laguntza hauek kulturaren alorreko irabazi asmorik gabeko kultur entitateek eska ditzakete, baldin eta zuzenean Gipuzkoako lurraldean garatzen badituzte jarduerak.

Entitateak egunean egon beharko duForu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko bere eginbeharretan, deialdia amaitzen den egunerako.

Baldintzak

Dirulaguntza jasoko duen programak edo jarduerak baldintza hauek bete beharko ditu:
— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.
— Interes, espezializazio eta/edo originaltasun maila jakin bat izan behar du, lurraldeko kultur eskaintzari ekarpen nabarmena egiteko.
— Deialdiak ezarritako urte naturalaren barruan gauzatu behar da, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

—Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkez dezake deialdi honetan.

Laguntzen zenbatekoa eta ordainketa

Irizpide orokor gisa, dirulaguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundu daitekeen programa garatzeko aurreikusitako gastuen % 70a, ezta ere eskatzaile bakoitzeko 12.000 euro. Proiektu guztiek beste finantzaketa iturri batzuetatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren % 30eko finantzaketa, gutxienez.

Ordainketa bi zatitan egingo da, lehen zatia 2021 urtean ordainduko da eta bigarrena 2022an, horretarako 2022 urteko martxoaren 1erako jarduerari buruzko txostena aurkeztu beharko delarik.

Aurkeztu behar diren agiriak

 Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. (horretarako programak atxikitzen duen eredua bete)
 

Eskaerak aurkezteko epea

Dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31an amaituko da.        


 

Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaeran sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue:  Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2021eko apirilaren 13koa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zkia, 2021-04-29

Oinarri orokor eta berariazkoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zk., 2021-04-29.  

Deialdia: Deialdia.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.