KBULEGOA
Errege-erregina katolikoen kalea, 16
Donostia-San Sebastián
Oinarri hauen xedea da arautzea Gipuzkoan garatzen diren eta Garapen Iraunkorreko 17 helburuetako (GJH) bat sustatzen eta haietan eragiten duten kultura-proiektu berritzaile eta puntualei dirulaguntzak ematea.
1. Pobreziaren amaiera.
2. Zero gosea.
3. Osasuna eta ongizatea.
4. Kalitatezko hezkuntza.
5. Genero-berdintasuna.
6. Ur garbia eta saneamendua.
7. Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea.
8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.
9. Industria, berrikun tza eta azpiegiturak.
10. Desberdintasunak murriztea.
11. Hiri eta komunitate jasangarriak.
12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.
13. Klimaren aldeko ekintza.
14. Urpeko bizitza.
15. Lurreko ekosistemen bizitza.
16. Bakea, justizia eta erakunde sendoak.
17. Helburuak lortzeko aliantzak.
Laguntzen zenbatekoa
Diru laguntza gehienez ere aurrekontuaren %70 izango da eta eskatzaile bakoitzak jaso ahal izango duen diru laguntza ez da 6.000 euro baino gehiagokoa izango.
HartzaileakDiru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikro-enpresek (10 langile baino gutxiagoko eta 2 milloi euroko negozio-bolumena dituztenak, diruzlaguntzen den jarduera Gipuzkoan eskaintzen bada.
Diruz lagungarriak diren proiektuak era askotakoak izan daitezke: prestakuntza, sentsibilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko ezberdinetan, epe laburrean garatzen direnean.
Jarduerak burutzeko beharrezkoak diren funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira.
Baldintzak- Diruz lagundutako jarduerak deialdiaren urte naturalaren barnean burutu behar dira.
-Proiektuak GJHetako bati atxiki behar zaizkio gutxienez.
- Ekonomikoki bideragarriak diren proiektu edo programak izan behar dute. Bideragarritasun hori dirusarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatzen zaiona zehaztu beharko da.
Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean.
- Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi honetara.
BaztertzeakLaguntza hauen eremutik kanpo gelditzen dira beste batzuetaz gain honako egitasmo eta ekintzak:
a) Diru laguntza izenduna xedatua dutenak.
b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru laguntza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.
c) Beren izaeragatik edo xedeagatik, kultur Zuzendaritza Nagusiaren jarduketa esparruekin zuzenean zerikusirik ez dutenak.
Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak-Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira (horretarako aplikazioan atxikitzen den eredua bete).
-Enpresa izanda, Merkataritza Erregistroan inskribatuta egotearen agiria. Datu hauek Departamentu honek dagokion Erroldan ziurtatuko ditu.
-Ekonomi Jardueren gaineko zergan altan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, epigrafea/k zehaztuz.(Irabazi asmorik gabeko kultur entitateak salbuetsita daude dokumento hau aurkezteaz).
-Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
-Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana. Agiri hau aurkeztu behar da, bakarrik, diru laguntza lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontua aldatu denean.
Eskaerak aurkezteko epea
Dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko modua• Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Ebazpen EpeaBerariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia ezagutzeko apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsultatu ditzakezue Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2021eko apirilaren 13koa. Hemen loturak:
Oinarri orokorrak eta berariazkoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78zkia. 2021-04-29
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.