Subvenciones Subvenciones

OLATUAK diru laguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak

Oinarri hauen xedea da arautzea Gipuzkoan garatzen diren eta Garapen Iraunkorreko 17 helburuetako (GJH) bat sustatzen eta haietan eragiten duten kultura-proiektu berritzaile eta puntualei dirulaguntzak ematea. 

1. Pobreziaren amaiera.

 2. Zero gosea.

 3. Osasuna eta ongizatea.

 4. Kalitatezko hezkuntza.

 5. Genero-berdintasuna. 

6. Ur garbia eta saneamendua. 

7. Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea. 

8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa. 

9. Industria, berrikun tza eta azpiegiturak. 

10. Desberdintasunak murriztea. 

11. Hiri eta komunitate jasangarriak. 

12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak. 

13. Klimaren aldeko ekintza. 

14. Urpeko bizitza. 

15. Lurreko ekosistemen bizitza. 

16. Bakea, justizia eta erakunde sendoak. 

17. Helburuak lortzeko aliantzak.

 

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza gehienez ere aurrekontuaren %70 izango da eta eskatzaile bakoitzak jaso ahal izango duen diru laguntza ez da 6.000 euro baino gehiagokoa izango.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte  Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikro-enpresek (10 langile baino gutxiagoko eta 2 milloi euroko negozio-bolumena dituztenak, diruzlaguntzen den jarduera Gipuzkoan eskaintzen bada.

Diruz lagungarriak diren proiektuak era askotakoak izan daitezke: prestakuntza, sentsibilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko ezberdinetan, epe laburrean garatzen direnean.

Jarduerak burutzeko beharrezkoak diren funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira.

Baldintzak

- Diruz lagundutako jarduerak deialdiaren urte naturalaren barnean burutu behar dira.

-Proiektuak GJHetako bati atxiki behar zaizkio gutxienez.

- Ekonomikoki bideragarriak diren proiektu edo programak izan behar dute. Bideragarritasun hori dirusarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatzen zaiona zehaztu beharko da.

Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean.

- Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi honetara.

Baztertzeak

Laguntza hauen eremutik kanpo gelditzen dira beste batzuetaz gain honako egitasmo eta ekintzak:

a) Diru laguntza izenduna xedatua dutenak.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru laguntza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.

c) Beren izaeragatik edo xedeagatik, kultur Zuzendaritza Nagusiaren jarduketa esparruekin zuzenean zerikusirik ez dutenak.

Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak

 Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira (horretarako aplikazioan atxikitzen den eredua bete).
 

Ekonomi Jardueren gaineko zergan altan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, epigrafea/k zehaztuz.(Irabazi asmorik gabeko kultur entitateak salbuetsita daude  dokumento hau aurkezteaz).

Eskaerak aurkezteko epea

Dirulaguntza horien eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31an amaituko da.  

Eskaerak aurkezteko modua

Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia ezagutzeko apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsultatu ditzakezue Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2021eko apirilaren 13koa. Hemen loturak:

Oinarri orokorrak eta berariazkoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78zkia. 2021-04-29 

Deialdia  Deialdia

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.