Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Agiri Ondarea osa¬tzen duten agiriak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko xedatutako diru laguntzak eskuratzeko baldintzak arautzea. Diru laguntza jaso ahalko dute artxiboetako eta bildumetako dokumentu edo dokumentuak, gutxienez 50 urteko aintzinatasuna dutenak, historian zehar Gipuzkoan eskuduntzak, eginkizunak edo jarduerak garatu dituzten administrazioek, erakundeek edo norbanakoek ekoiztuak edo jasotakoak, beti ere agiri horiek gaur egun lurralde historiko honetan kokatuta baldin badaude.
Eskaerak aurkezteko epea30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 2022ko apirilaren 1ra arte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:
2021ko maiatzaren 25eko Diputatuen Kontseiluko akordioa, ondare artistikoaren eta artxiboen zerbitzuaren bitartez Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren diru laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena. (GAO 2021/06/09. Zk. 106)
2022ko otsailaren 17ko Foru Agindua, 2022 urteko diru laguntzen deialdia onartzen duena, Gipuzkoako Kultur Agiri Ondarea zaharberritzeko. (GAO 2022/03/02 zk. 41)
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kultura ondareaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.