Subvenciones Subvenciones

TOKIKO diru laguntzak: Gipuzkoako Udalei zuzendutakoak (edo menpeko udal erakundeei)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Diru laguntzen xedea

Dirulaguntza hauek Gipuzkoako udalek (edo horien mendeko entitate publikoek) antolatzen dituzten kultur jardueren finantzaketara daude bideratuta, baldin eta udal maila gainditzen badute eta, kalitate eta interesarengatik, Gipuzkoako kultura eskantzari ekarpen garrantzitsua egiten badiote; besteak beste, jaialdi, ziklo, lehiaketa, erakusketa eta arte historia eta ondare izaerako ospakizunei, nahiz kultura gaiak hartzen dituzten beste hainbat alorri.

Laguntza hauen helburu nagusia da lurraldeko kultur eskaintzaren oreka lortzea.

Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako izango da, 2021 eta 2022. Asmoa da hemendik aurrera dirulaguntza lerro hau bi urterako izatea, ondorioz 2022 urtean ez da deialdirik izango. Hurrengoa 2023an izango da.

Ez dira diruz lagunduko honako jarduerak: diru laguntza izenduna dutenak; departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak; jai-programak eta erritu izaerakoak, azoka tematikoen antolaketa;  nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak. eta jarduerak; kultura izaera eduki arren, beren izaera edo proiekzioagatik udal esparrukotzat jotzen direnak; Aisia eta denbora librearen okupaziora nahiz gazteriari zuzendutakoak.

Hartzaileak

- Gipuzkoako udalak edo haien menpeko erakundeak.

Betebeharrak

Diru laguntzaren xede diren jarduerak 2021 eta 2022 urteetan burutu beharko dira.

Jarduerak ekonomikoki bideragarriak izan behar dira. Bideragarritasun hori dirusarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da.

- 10.000 biztanle arteko udalerrietako udalek eskaera bakar bat egin ahal izango dute, eta gastuen aurrekontua 5.000 euro baino gehiagokoa izango da.

- 10.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietako udalek bi eskaera aurkeztu ahal izango dituzte, eta bakoitzaren gastuen aurrekontua 10.000 euro baino gehiagokoa izango da.

- 20.000 biztanletik gorako udalerrietako udalek hiru eskaera aurkeztu ahal izango dituzte, eta bakoitzaren gastuen aurrekontua 10.000 euro baino gehiagokoa izango da.

Entitate eskatzaileak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunerako.

                                                      

Diru laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa

Oro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %50 baino handiagoa, ez eta 30.000 euro baino gehiagokoa, urte bakoitzerako.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta maiatzaren 27an amaituko da.

 

Eskaerak aurkezteko modua
  • Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ egin behar dira , Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Eskaerak egiteko erantsi beharreko dokumentuak

Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira (aplikazioan atxikitzen den dokumentua bete)

 

Ebazteko epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. 

Informazio osagarria

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Kultura Sustapen eta Hedapeneko atalera:

  • Helbidea: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea 9 – 20006 Donostia.
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga / Lide Arana
  • Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
  • Telefonoa: 943 112891
Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzu.

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.