Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko diru laguntzak (2022)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasun higigarriak eta higiezinak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzeko laguntzetara biltzeko eta haiek emateko beharkizunak arautzea, ondasun horiek historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika nahiz gizartearen arloan duten garrantzia aintzat harturik.

Hartzaileak

Gipuzkoako Kultur Ondarea osatzen duten ondasun higigarrien eta higiezinen jabe diren pertsona edo erakundeek edota, errentari izanik edo bestelako eskubide erreala edukirik, jabeen baimena egiaztagiriaz zurituta dutenek.

Eskaerak aurkezteko epea

30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Apirilaren 19a arte.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

 

  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria  
  • Identifikazio Fiskaleko kodearen kopia 
  • Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak. Aldundiari hau ziurtatzeko baimena eman ez zaionean       
  • Kontu korrontearen jabetasunaren ziurtagiria
  • Eraikinaren jabetzaren egiaztagiria 
  • Proiektuaren azalpen txostena, honako hauekin batera: exekuzioproiektua, epeen estimazioarekin; edo, beharrezkoa ez denean, dokumentazio teknikoa (obraren memoria, materialak, kalitateak, neurketak, informazio grafikoa eta fotografikoa)
  • Egin nahi den esku hartzearen gastuen eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Derrigorrezkoa bada hiru hornitzaile ezberdinen eskaintzak erantsi beharko dira, edo bakarra aurkezten bada honen azalpena
  • Erakunde publikoek sustatutako proiektuetan, proposatutako esku hartzerako aurtengo ekitaldian behar adinako kreditua dagoela ziurtatuko duen agiria
  • Aldez aurretik Donostiako Gotzaintzaren baimena behar duten erakunde erlijiosoen eraikinetan, hark emandako baimenaren egiaztagiria
  • Organo eta harmoniumak zaharberritzeko, Organo eta Harmoniumak zaharberritzeko Elizbarruti Batzordearen aldeko txostena
  • Obrak egin behar badira, udal lizentzia eskatu dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da

 

Araudi aplikagarria

2021ko maiatzaren 25eko Diputatuen Kontseiluko erabakia. Oinarriak, Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko, arkeologi indusketak eta ikerketak egiteko, eta agiri ondarea zaharberritzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak. (GAO 08/06/2021)


2022ko martxoaren 1eko Diputatuen Kontseiluko erabakia. Deialdia Gipuzkoako kultur ondarean zaharberritzeko eta sendotzeko diru-laguntzak emateko 2022. ekitaldiko deialdia (GAO 2022/03/15).
 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.