Subvenciones Subvenciones

Gipuzkoako MUSEO guneei zuzendutako diru laguntzak (2021-2022)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako lurralde eremuko eta jabetza publiko zein pribatuko museo guneetarako diru laguntzak lehiaketa publikoz ematea, museo horien eginkizunak garatzera bideratutako dinamizazio, kudeaketa eta egokitzapen jarduerak sustatzeko asmoz.

  • Museo zentro gisa hartuko dira ondorengoak:
  1. Museoak (gizartearen eta horien garapenaren zerbitzura jendearentzat zabalik dauden erakunde iraunkorrak; gizateriaren testigantzen eta horien ingurunearen ikerketak egiten dituztenak eta horiek eskuratzen, zaintzen, jakinarazten eta jendearentzat ikusgai jartzen dituztenak,  ikerketa, hezkuntza eta gozatzea helburu izanik ).
  2. Erakusketa iraunkorrak edo bilduma museografikoak; deialdi honi dagokionez, museoetako berezko baldintza guztiak bildu gabe, jendearentzat modu iraunkorrean, koherentean eta ordenatuan ikusgai dauden kultur ondasunen multzo iraunkorrak izango dira. Ordutegi malgua eta ohikoa izango dute eta ikerlarientzat sarbidea erraztuko dute. Gainera, ondasun horiek babestea eta kontserbatzea bermatu ahal izateko oinarrizko arretak eskainiko dizkiete bertako funtsei.
  3. Historiarekin, artearekin, arkeologiarekin, etnografiarekin eta abarrekin lotura duten ondare intereseko multzoak, horien helburua multzoa osatzen duten elementuak babestea, ikertzea eta hedatzea bada, jatorrizko teknikak eta erabilerak berreskuratzeari garrantzi berezia emanez.
Hartzaileak

Gipuzkoako lurralde eremuko jabetza publikoko edo pribatuko museo zentroetara zuzendutako laguntzak.

Laguntzetatik kanpo

Ez dira diruz lagunduko honako jarduerak: 

Bere izaera edo xedea dela eta, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren jardun-eremuekin zuzeneko loturarik ez dutenak.

Diru laguntza izenduna jasotzen dutenak.

Departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak. 

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kapitalean parte duen erakundeak

 

GARRANTZITSUA: Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako izango da, 2021 eta 2022. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu behar du, eta bertan bi proiektu eta bi aurrekontu jasoko dira, urte bakoitzeko bat.

 

2022 urtean ez da deialdirik izango.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak, INTERNET BIDEZ SOILIK  aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

    • Banku edo Kontu korrontearen titularitatea ziurtatzen duen agiria. Derrigorrezkoa aurretik aurkeztu ez bada.
    • Aurtengo aurrekontuan proposatzen den esku hartze edo programa hori egiteko behar beste diru xedatu denaren ziurtagiria (Eskatzaile diren erakunde publikoak)
    • Eskatzen den programa edo aktibitate, urteko jardueren proiektu orokorra eta aurrekontua. GARRANTZITSUA: Diru laguntza deialdi hau bi urtetarako izango da, 2021 eta 2022. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu behar du, eta bertan, bi proiektu eta bi aurrekontu, urte bakoitzeko bat

      2022 urtean ez da deialdirik izango.

    • Jardueren gastuen aurrekontu zehatza. Sarreren aurreikuspena.
    • Beste informazio interesgarriak: jendearentzako ordutegia, sarreren prezioa eta murrizketa sistema.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren  hurrengo egunean hasi, eta aurkezteko azkeneko eguna 2021ko ekainaren 16a izango da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakia, Gipuzkoako lurralde eremuko museo zentroei dirulaguntzak emateko oinarriak arautzaile orokorrak eta espezifikoak ezartzen dituena, eta 2021-2022ko ekitaldietarako deialdia. 

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/05/17/c2103122.pdf   

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.