Subvenciones Subvenciones

KONPAINIA ESZENIKOAK: Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko, eta sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programetarako diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Diru laguntzen xedea

Diru laguntza hauen helburu dira eszena arteak (antzerkia edota dantza)  ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateak, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek nahiz Gipuzkoan arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzeko.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

- Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.

- Ekonomi jardueren gaineko Zergan, antzerki jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.

-  Azken bost urteetan gutxieenez  3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.

- Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean.

 

Betebeharrak
  • Diru laguntzaren xede den jarduera urte naturalekoa izango da (urtarriletik abendura bitartean).
  • Sustatu nahi diren ikuskizunak diru laguntza eskatzen duen konpainiak berak ekoiztuak izan behar dute.
  • Diruz lagundutako entitateak komunikazioa eta publizitatea gutxienez euskaraz egin beharko du.
  • Diru laguntza jasotzen duten konpainiek, aurkeztu beharko dute hurrengo urteko (2022) martxoaren 1erako, egindako jardueraren memoria, balantze ekonomikoa (gastuak eta diru sarrerak) eta jardueran izandako gastu eta inbertsioak sailkatzeko zerrenda (hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar da).
Diru laguntzaren zenbatekoa

Diru laguntza ez da inoiz ere 21.000 euro baino handiagoa izango, ez eta diruz lagundutako jarduerari dagokion gastuaren %70 baino handiagoa ere.

Laguntzak bi zatitan ordainduko dira, 2021ean lehena eta 2022an bigarrena.

Eskaerak egiteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 31an amaituko da.

Eskaerak egiteko modua

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.

Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak

Eskaera ofiziala, behar bezala beterik (eredua erantsita doa). 

Ekonomi Jardueren gaineko zergan altan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, epigrafea/k zehaztuz.

 

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
 

Informazio osagarria

Informazioa osatzeko, hona jo dezakezue:

  • Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko atala
    Koldo Mitxelena Kulturunea
    Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia
  • Tel.: 943 112891
  • Faxa: 943 112765
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga / Lide Arana
  • Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus  / larana@gipuzkoa.eus
Araudi aplikagarria

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.