Subvenciones Subvenciones

José Ignacio Tellechea Idígoras. Historia ikertzeko beka (2021)

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2021-06-21
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko  ikerketa beka bat . Azterketak diziplina desberdinetatik abiatuta egin daitezke.

Ez da sartzen iturri dokumentalen edizioarekin lotutako proiektuak egitea eta katalogo eta inbentario dokumentalak egitea.  Beka lortu duten lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman dela jakinarazi denetik kontatzen hasita.

Hartzaileak

Beka hau unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek lortu dezakete.

 

Betebeharrak
  •  Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • Unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek.

  • Atzerrian eskuratutako tituluak Hezkun tza gaietako eskumena duen Ministerioaren aldetik behar bezala homologatuak egon beharko dute beka lor tze ko eskaera aurkezterakoan

  •  Deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak dituen edonork.

  • Lehentasuna izango du, deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork, beteak dituen edonorekiko.

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa osa tzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.

  • Beka hau eskura tze a bateraezina da ikerkun tza hori bera nahiz beste edozein ikerkuntza egiteko bestelako beka edo laguntza rekin, baita astean 15 orduz baino gehiagoko ordainpekoedozein lanarekin ere.

  • Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkun tza taldearen
    ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Aurkezteko epea 2021ko ekainaren 21an amaituko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak aurkeztu ahal izango dira:

  • Eakaerak  Internet bidez aurkeztea hobetisko da  Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan, www.gfaegoitza.net, diru laguntzen atari honetako indikazioak jarraituz.
  • Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako foru Aldundiko Kultura, Lankidetza,Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro orokorrean(Koldo Mitxelena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako foru Aldundiaren Erregistro zentralean (Gipuzkoa plazaz/k, behe solairua, 20004 Donostia)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

 

  • Eskatzailearen nortasun agiriaren  kopia (edo antzekoa), administrazio hoentan lehenago aurkeztu ez bada.
     
  • Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak (ez bada markatu interneteko eskariak berauek kontsultatzeko baimena)
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki etxe batek emana, administrazio honetan lehenago aurkeztu ez bada.
  • Azken hamar urteotan gutxienez bost urtez Gipuzkoako lurralde historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiaztatzen duen auzotasun administratiboaren egiaztagiria
  • Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena diru laguntzen atarian. Eredua eskura daiteke Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan, eta Gipuz koako Foru Aldundiaren egoi tza elektronikoan (https://egoitza.Gipuzkoa.eus)
  • Agiri- bidezko curriculum vitaea  eta  espedientea akademikoa  dokumentatua
  • Egingo den ikerketaren proiektua, gehienez ere 15 orrikoa ondorengo epigrafeetan egituratua:
    - Izenburua.
    - Proiektuaren aurkezpena.
    - Proiektuaren helburu zeha¬tzak (bekaren iraupena kontuan hartuta).
    - Gaiaren interesgarritasuna eta ikerketen egungo egoera.
    - Hipotesia, metodologia eta lan egitasmoa.
    - Iturriak eta berariazko bibliografia.
    - Aurreikusitako gastuen aurrekontua.
  • Unibertsitateko irakasle edo sona handiko ikertzaile batek egindako txostena, ikerketa proiektua bermatuko duena.

 

 

Jasoko diren agiriak Onartu dela edo ez dela onartu dioen ebazpena. Administrazioaren isiltasunaren ondorioak Balizko egintza administratiborik gertatzen bada ez onartutzat hartuko da, horrela xedatzen baitu 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 44.artikuluan. Informazio osagarria
  • Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO). San Frantzisko pasealekua, 2. 20400 Tolosa.
  • Begoña Irazu Lopetegui. Artxiboetako goi teknikaria
    Helbide elektronikoa: birazu@gipuzkoa.eus
  • Tel.: + 34 943 415244
Laguntzaren agiriak (G.A.O.)

2019ko apirilaren  30ko Diputatuen Kontseiluko Akordioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak emango dituen beken eta laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena. 4. Eranskina.

0910/208/2021 Foru Agindua, maiatzaren 10koa, 2021. ekitaldiko diru laguntzen deialdia onartzen duena, Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.