Subvenciones Subvenciones

COVID-19: Kultura zerbitzuen sektoreko autonomoei zuzendutako dirulaguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

COVID-19 koronabirusak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko, kultura zerbitzuen sektoreko  pertsona autonomoei laguntzeko dirulaguntzak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira egitura gastuak eta zirkulatzaile gastuak, COVID-19 koronabirusak sortutako alarma egoera dela eta, jardueraren xede diren kultura zerbitzuen salmentan jasanarazi ezin direnak.

Laguntzen zenbatekoa

Jasotako laguntzak ezin izango du aipatutako egitura gastu eta gastu zirkulatzaileen % 90 gainditu; egotzitako gastuak martxoaren 1etik ekainaren 30era bitartekoak izango dira soilik.

Gainera, eskatzaile bakoitzak jaso ahal izango duen gehienezko diru laguntzaren 3.000 eurotan ezartzen da.

Hartzaileak

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunak izango dira pertsona fisikoak, baldin eta egoitza soziala Gipuzkoan badute, beren jarduera Gipuzkoan garatzen badute, bere kontura diharduten kulturako profesionalak badira, alde batera utzi gabe besteren kontura kontratatuak izan daitezkeela, eta bere lana jarduera artistiko edo erakusketetarako lokaletan burutzen badute edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan parte hartzen badute, baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma egoera deklaratzekoak, ezarritakoaren ondorioz beren lanbide jarduera bertan behera utzi edo eten egin bada.

Espresuki baztertuta geratzen dira kulturaren sektoreko txikizkako merkaturatzera bideratutako jarduerak (liburu-dendak, musika-dendak, zinemak, galeriak), bai eta hezkuntzaren esparruan profesionalei zuzenduta ez daudenak ere.

Onuradunek, gutxienez 3 hilabeteko antzinatasuna izango dute aipatutako jardueretan

Baldintzak

Pertsona autonomo bakoitzak eskaera bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumento hauek aurkeztu behar dira:

- NAN

- Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana.

- Ekonomi Jardueren gaineko zergan altan egotearen ziurtagiria.

- Osasun larrialdiko egoerak izandako egitura eta zirkulatzaile gastuen zerrenda aurkeztu beharko da, zehazki martxoaren 1etik ekainaren 30era bitartekoak.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, beraz, uztailaren 17a izango da eskaerak egiteko azken eguna.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez. Eskaera orria, eta hari erantsitako dokumentazioa aurkezterako orduan kontuan hartuko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, foru administrazioaren esparruan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena.

Ebazpen Epea

Dirulaguntza onartzeko ala ezesteko erabakia jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izango da, eskaera jaso den egunetik hasita. Eskaera jaso den eguntzat hartuko da, deialdiko baldintza guztiak betetzen eta espedientea osatua dagoela ziurtatzen den dokumentazioa jaso den azken data. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera ezetsitzat jotzeko isiltasun administratiboaz.


Ebazpena bakarka eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea alde batera utzita, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Laguntzak eman edo, hala dagokionean, ukatzeko ebazpena banan-banan  jakinaraziko zaie eskatzaileei. Dena den, onartu diren dirulaguntzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu organo emaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17 artikuluan xedatutako betez.
 

Onuradunak 10 eguneko epea izango du, jakinarazpenaren egunetik aurrera, dirulaguntza onartzeko. Kontrakoa berariaz jakinarazten ez bada, tazituki onartutzat joko da. Dirulaguntzari uko egitea, aldez aurretik eta garbi justifikatu gabe, ez-betetzetzat ulertuko da eta, beraz, zigorra ekar dezake.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Gehienezko epea berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo da egindako eskaera ezetsitzat jotzeko isiltasun administratiboaz.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluko erabakia, 2020ko ekainaren 16koa

Oharrak Internetera Sarrera

Gipuzkoako Foru Aldundia, ekainak 26koa

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.