Subvenciones Subvenciones

III B eranskina - Ekimen puntualak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Beren ezaugarriengatik, I. eta II. eranskinetan sartzen ez diren ekimen edo ekintzentzat, eta baita gizarte-lanean duten esperientziagatik gizarte eraldaketako ekimenetan lankidetza aktiboa eskain dezaketen gizarte-mugimenduak, erakunde ez-profesionalizatuentzat edo gizarte zibileko bestelako eragileentzat ere laguntzak arautzea da oniarri espezifiko hauen xedea..

Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak  lagunduko dira diruz.

 

Laguntzen zenbatekoa

378.000,00 euro (A eta B atalentzat)

Hartzaileak

Deialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2020ko maiatzaren 19an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak oinarri espezifikoetan , 3. oinarrian, adierazten dira.

Ekimenen betebeharrak oinarri espezifikoetan, 4. atalean, adierazitakoak dira.

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Sozietatearen estatutuen kopia.
c) Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria edo hala badagokio, Estatukoa.
d) IFKaren kopia.
e) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
f) Banketxeak edo aurrezki erakunde batek egindako agiria, eskabidean adierazitako kontuaren titularra ziurtatuz.
g) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
h) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
i) Erantzukizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4, apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera:  2020ko maiatzaren 30a
Amaiera: 2020ko ekainaren 29a

Eskaerak aurkezteko modua

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “dirulaguntzen atarian” sartuz.

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzako

1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.

2.- Oinarri arautzaileetako A. eta B. lerroetan araututako diru laguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C. lerroan.

Ebazpen epea

Sei hilabe, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru aguntzak emateko oinarri arautzaileak, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko maiatzaren 19an egindako batzarraldian (GAO 2020-05-29, 100. zenbakia).

Garapenerako lankidetzarako diru laguntzen 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartua 2020ko maiatzaren 19an egindako batzarraldian (GAO 2020-05-29, 100. zenbakia).

Diru laguntzen ordainketa

Diru laguntza ematen den momentuan ordainduko da osorik.

Informazio osagarria

Kultura,Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.