CAD zerrendako herrialdetan (Afrika salbu) giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.
HartzaileakDeialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2021eko maiatzaren 11an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak
Laguntzen zenbatekoa1.758.000 euro (gutxienez 15.000 €, gehienez 100.000€ proiektuko)
Baldintzak
Entitate eskatzaileen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 3. atalean
Tokiko entitatearen eta proiektuen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 4. atalean.
Hasiera: 2021eko maiatzaren 21a
Amaiera: 2021eko ekainaren 21a
a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Sozietatearen estatutuen kopia.
c) Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria edo hala badagokio, Estatukoa.
d) IFKaren kopia.
e) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
f) Banketxeak edo aurrezki erakunde batek egindako agiria, eskabidean adierazitako kontuaren titularra ziurtatuz.
g) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
h) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
i) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
j) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
k) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “diru laguntzen atarian” sartuz.
Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duen abenduaren 30eko 131/2011 Foru Agindua, (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 10 zk. 2012ko urtarrilaren 16koa).
Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.
2.- Oinarri arautzaileetako A, B eta E lerroetan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu C lerroan. A lerroan araututako dirulaguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu E lerroan eta alderantziz.
Ebazpen epeaSei hilabete, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEzespena
Diru laguntzen ordainketa
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua LankidetzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.