«elkar-EKIN Lanean» Ibilbide Profesionalak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Proiektu Estrategikoak

Deskribapena:

Laguntzen zenbatekoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak kostu hautagarrien % 85 izango dira. 24 hilabeteko iraupena duen proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko muga 200.000 €-koa izango da, eta 50.000 €-tan gehituko da gazteekin eta zainketekin lotutako proiektuetarako.

Laneratzeko enpresen laguntza pertsonalizatuari lotutako jarduerek enplegu arrunta lortzeko, gehienez ere 15.000 €-ko laguntza izan dezakete.

Nolanahi ere, onuradun bakoitzak ezin izango du  300.000,00 €-ko muga gainditu.

 

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:

• Lurralde osorako zeharkako proiektuak.

• Donostialdean garatzen diren eta inongo saretan sartu ezin izan diren proiektuak.

• Sektore hauei zuzendutako proiektuak: Industria, Ostalaritza eta Turismoa, Sukaldaritza eta Merkataritza; Mendekotasunaren zaintza eta arretaren sektorea, Enplegu berdea, 1. Sektorea.

16-25 urteko gazteen kolektiboari berariaz zuzendutako jarduera-ildoei emango zaie lehentasuna, bai eta  estrategiaren xede diren kolektiboetako edozeini,  zaintzan  prestakuntza emateko eta horiek txertatzeko jarduerei ere.

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

• Gizarteratzeko ibilbide integratuak lantzen dituzten programak: oinarrizko eta zeharkako gaitasunetatik hasi (CP0) eta gaitasun teknikoetarainokoak (CP1, 2 eta 3), akonpainamendu eta tutoretza jarduerak sartuz, prospekzio eta bitartekaritza jarduerak edota lan-merkatuan benetan sartzeko beharrezkoak diren bestelakoak.

• Enplegu eta prestakuntzako programak, prestakuntza-zentroa eta lantokia konbinatzen dutenak.

• Aurreko paragrafoetan jaso gabe dauden jarduera berritzaileak, baldin eta gazteak laneratzeko helburua badute.

• Laneratzeko enpresen laguntza pertsonalizatua, enplegu arrunta lortzeko.

 

Diruz lagundu daitezkeen kostuak:

• Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

• Prestakuntza ikastaroetara joan  izateagatik pertsonei ordaindutako zenbatekoen kostuak.

• Barneko langileen kostuak hautagarri izango dira, gehienez ere 35 euro/orduko.

Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiri bat aurkeztuko da.

 

• Kanpoko langileen kostuen kasuan, hautagarri izango dira, gehienez ere 69,29 euro/orduko.

Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiri bat aurkeztuko da.

 

• Kostu hautagarriak izango dira, zeharkako gastu edo gastu orokor gisa, justifikatu beharrik gabe, langileen zuzeneko kostu diruz lagungarrien % 5era bitartekoak.

 

Departamentuak kostu hautagarriak aztertu eta erabakiko ditu, honako hauek kontuan hartuta: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak esparru horretan duen gaitasun profesionala, lehiarik dagoen ala ez, eta, betiere, merkatuaren balioa gainditu gabe.

 

 Ez dira kostu hautagarriak izango: 

• Bidaiak eta mantenu gastuak.

• Onuradunarekin lotura duten pertsonei edo erakundeei dagozkien gastuak, salbu eta:

a) Merkatuko baldintza arrunten araberakoak badira; eta 

b) Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren aldez aurreko baimena lortu bada.

 

Erakunde onuradunak

Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresak eta entitateak:

  • Horrela kalifikatutako laneratze enpresak, dagokion erregistroan inskribatuta daudenak, 182/2008 Dekretuak, azaroaren 11koak, laneratze enpresen kalifikazioa arautzen duenak eta enpresa horietan sartzeko prozedura eta haien erregistroa ezartzen dituenak, xedatutakoaren arabera.
  • Hirugarren sektoreko entitateak, halakotzat hartuta daudenak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 2. artikuluan, eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak.

 

Proiektuaren baldintzak
  • Diruz lagundu daitezkeen jardueren hartzaileek, betiere, Gipuzkoako lurralde historikoan bizi direnak izan behar dute.
  •  Dirulaguntza jaso ahal izango duten jarduerak Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen diren proiektuak izango dira.
  • Proiektuek gutxienez 15 hilabete iraungo dute, eta gehienez 24.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez.  Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkeztuko dira Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duten irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluetan xedatutako eran.

 

Txostenaren eskaerari, behar bezala beteta, dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Gizarteratze arloko enpresen eta hirugarren sektoreko entitateen kasuan, erregistro eskudunean inskribatuta egotearen ziurtagiria, 2. oinarri bereziaren arabera.

 b) Diruz lagundu daitekeen jardueraren memoria deskriptiboa:

 Proiektuaren izena.

 

 Parte hartzen duten erakundeen datuak (erakundearen tipologia zehaztuta, 2. oinarri bereziaren arabera).

 

 Proiektua koordinatzeko harremanetarako pertsonaren/en identifikazioa.

 

 Edukia.

 

 Formatua.

 

 Garatuko beharreko metodologia.

 

 Proiektuaren exekuzio kronograma.

 

 Jarduera egiteko lekua edo lekuak.

 

 Erakunde onuradun bakoitzak Gipuzkoako Lurralde Historikoan dituen jarduera zentroak.

 

 Inplikatutako pertsonak eta/edo materialak.

 

 Beste alderdi tekniko batzuk, proiektua 6. oinarri espezifikoan ezarritako irizpideen arabera baloratzeko.

 

c) Diru sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua. Diruz lagundu daitekeen jarduera batera finantzatzen bada, zenbatekoa, ehunekoa eta jatorria zehaztu beharko dira.

d) Aplikazioaren eskaera inprimakian sartutako erantzukizunpeko adierazpena.

e) Erakunde eskatzaile/onuradunen ordezkariaren identifikazioa. 

f) Era berean, oinarri arautzaileetan eskatutako betekizunak egiaztatzeko egokitzat jotzen diren beste agiri osagarri batzuk ere aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak aurkezteko epea

 Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 17an hasiko da eta 2022ko urriaren 14an amaituko da. 

Eskaerak aurkezteko lekua

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

Ebazpen Epea

6 hilabete

Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezestekoa

Araudi aplikagarria

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/09/16/c2205728.pdf

Oharrak Internetera Sarrera
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Proiektu Estrategikoak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.