Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da jendaurrean aitortzea ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari zerbitzua emateko bokazioz boluntarioekin eta boluntariotzan jarduten duten pertsonek nahiz gizarte erakundeek egindako ibilbidea, interes orokorreko programetan, baztertutako taldeei laguntzen eta/edo jarraian zehazten diren arloak sustatzen nabarmendu direnena: berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumenaren babesa edo garapenerako lankidetza.
Sari honek aipatzen duen boluntariotza kontzeptua, 1998ko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak, Boluntarioei buruzkoak, 2. artikuluan definitzen duena da.
Saria honako hau izango da: ziurtagiri edo diploma bat, saria jaso izanaren frogagiri gisa; eta oroigarri enblematiko bat.
HartzaileakGipuzkoan gutxienez 10 urtean irabazi asmorik gabeko gizarte entitateetan boluntario gisa diharduten edo jardun duten PERTSONA FISIKOAK, adin nagusikoak eta edozein nazionalitatetakoak.
Gipuzkoan gutxienez 10 urtean gizarte intereseko proiektuak boluntarioen bidez landu dituzten ENTITATEAK, legez eratuak eta irabazi asmorik gabeak; eta, halaber, boluntariotza sustatzeko xedea duten entitateak.
BaldintzakIrabazi asmorik gabeko entitateek eta baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko erakundeek eta pertsona fisikoek.
Ez dira aintzat hartuko entitateek bertako kideez osaturik aurkeztutako hautagaitzak; ezta norberaren burua hautagai aurkeztea ere.
Eskaerak aurkezteko epea10 egun baliodun.
Azken eguna: Urriaren 21eko 24:00etan
Eskaerak aurkezteko lekuaGFAaren web orrian eta www.gizalde.eus web orrian dagoen 2022eko Gipuzkoako Boluntarioen sarirako hautagaitza aurkezteko inprimakia bete behar da.
Gizarte Politiketako Departamentuko Erregistro Orokorrean: Txara II – Zarategi pasealekua 99 – 20015 Donostia; ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30-14:00.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean: Gipuzkoa plaza z.g., beheko solairua, 20004 Donostia; ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30; ostirala, 08:30-14:30.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan
Araudi aplikagarria504/2022 Foru Agindua, urriaren 4koa, Gipuzkoako Boluntarioen 2022ko Sariaren deialdia egiten duena
OharrakEdozein zalantza argitzeko
Gizarte Politiketako Departamentua
Idazkaritza Teknikoa
943112577
HistorikoaEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako DepartamentuaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.