Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da jendaurrean aitortzea ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari zerbitzua emateko bokazioz boluntarioekin eta boluntariotzan jarduten duten pertsonek nahiz gizarte erakundeek egindako ibilbidea, interes orokorreko programetan, baztertutako taldeei laguntzen eta/edo jarraian zehazten diren arloak sustatzen nabarmendu direnena: berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumenaren babesa edo garapenerako lankidetza.
Sari honek aipatzen duen boluntariotza kontzeptua, 1998ko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak, Boluntarioei buruzkoak, 2. artikuluan definitzen duena da.
Saria honako hau izango da: saria eman dela egiaztatzen duen ziurtagiri edo diploma bat, oroigarri enblematiko bat, eta 2.500 euro, saritutako erakundeak bere proiektua gara tze ko erabiliko duen ekipamendua edo material informatikoa erosteko bideratuko dena.
HartzaileakGipuzkoan gutxienez 10 urtean irabazi asmorik gabeko gizarte entitateetan boluntario gisa diharduten edo jardun duten PERTSONA FISIKOAK, adin nagusikoak eta edozein nazionalitatetakoak.
Gipuzkoan gutxienez 10 urtean gizarte intereseko proiektuak boluntarioen bidez landu dituzten ENTITATEAK, legez eratuak eta irabazi asmorik gabeak; eta, halaber, boluntariotza sustatzeko xedea duten entitateak.
Baldintzaka) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. Artikuluaren 2, 3 eta 4. apartatuetan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.
b) Zerga obligazioak eta Gizarte Seguran tza rekikoak egunean edukitzea.
c) Egunean izatea emandako diru-lagun tza eta aurretik eman dako beste edozein mailegu edo aurrerakin itzultze ko betebeharrean.
Erakundeen sarirako autohautagaitzak onartuko dira, baldin eta gutxienez hiru gizarte-eragilek (entitateak, erakundeak, ikastetxeak, erabiltzaileak, etab.) abalatuta badaude.
Pertsona fisikoek ezingo dute beren hautagaitza aurkeztu.
Eskaerak aurkezteko epea10 egun baliodun argitaratzen denetik.
Azken eguna: Urriaren 27ko 24:00etan
Eskaerak aurkezteko lekuaGFAaren web orrian eta www.gizalde.eus web orrian dagoen 2022eko Gipuzkoako Boluntarioen sarirako hautagaitza aurkezteko inprimakia bete behar da.
Inprimakiak aurkitzeko eta izapidetzeko lotura zuzenak:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda edo https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
Inprimakiekin batera proposamena justifikatzen duten agiriak aurkeztuko dira:
Erregistrorako gaitutako tokiak:
Gizarte Politiketako Departamentuko Erregistro Orokorrean: Txara II – Zarategi pasealekua 99 – 20015 Donostia; ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30-14:00.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean: Gipuzkoa plaza z.g., beheko solairua, 20004 Donostia; ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30; ostirala, 08:30-14:30.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan
Araudi aplikagarria567/2023 Foru Agindua, urriaren 6koa, Gipuzkoako Boluntarioen 2023ko Sariaren deialdia egiten duena
OharrakEdozein zalantza argitzeko
Gizarte Politiketako Departamentua
Idazkaritza Teknikoa
943112577
HistorikoaEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.