Gipuzkoako Boluntarioen Saria


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Gizarte Politikak

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da jendaurrean aitortzea ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari zerbitzua emateko bokazioz boluntarioekin eta boluntariotzan jarduten duten pertsonek nahiz gizarte erakundeek egindako ibilbidea, interes orokorreko programetan, baztertutako taldeei laguntzen eta/edo jarraian zehazten diren arloak sustatzen nabarmendu direnena: berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumenaren babesa edo garapenerako lankidetza.

Sari honek aipatzen duen boluntariotza kontzeptua, 1998ko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak, Boluntarioei buruzkoak, 2. artikuluan definitzen duena da.

Saria honako hau izango da: saria eman dela egiaztatzen duen ziurtagiri edo diploma bat, oroigarri enblematiko bat, eta 2.500 euro, saritutako erakundeak bere proiektua gara tze ko erabiliko duen ekipamendua edo material informatikoa erosteko bideratuko dena.

Hartzaileak

Gipuzkoan gutxienez 10 urtean irabazi asmorik gabeko gizarte entitateetan boluntario gisa diharduten edo jardun duten PERTSONA FISIKOAK, adin nagusikoak eta edozein nazionalitatetakoak.

Gipuzkoan gutxienez 10 urtean gizarte intereseko proiektuak boluntarioen bidez landu dituzten ENTITATEAK, legez eratuak eta irabazi asmorik gabeak; eta, halaber, boluntariotza sustatzeko xedea duten entitateak.

Baldintzak

a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. Artikuluaren 2, 3 eta 4. apartatuetan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.

b) Zerga obligazioak eta Gizarte Seguran tza rekikoak egunean edukitzea.

c) Egunean izatea emandako diru-lagun tza eta aurretik eman dako beste edozein mailegu edo aurrerakin itzultze ko betebeharrean.

Erakundeen sarirako autohautagaitzak onartuko dira, baldin eta gutxienez hiru gizarte-eragilek (entitateak, erakundeak, ikastetxeak, erabiltzaileak, etab.) abalatuta badaude.

Pertsona fisikoek ezingo dute beren hautagaitza aurkeztu.

Eskaerak aurkezteko epea

10 egun baliodun argitaratzen denetik.

Azken eguna: Urriaren 27ko 24:00etan

Eskaerak aurkezteko lekua

GFAaren web orrian eta www.gizalde.eus web orrian dagoen 2022eko Gipuzkoako Boluntarioen sarirako hautagaitza aurkezteko inprimakia bete behar da. 

Inprimakiak aurkitzeko eta izapidetzeko lotura zuzenak:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda edo https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

Inprimakiekin batera proposamena justifikatzen duten agiriak aurkeztuko dira:

  • Merituak.
  • Hautagaitza aurkezteko edo abalatzeko erakundeak hartutako erabakia egiaztatzea.
  • Beste erakunde batzuen abalak, halakorik balego. Erantzukizunpeko adierazpena.
  • Pertsona fisikoa bada, adostasuna eta erakundearena.

Erregistrorako gaitutako tokiak:

Gizarte Politiketako Departamentuko Erregistro Orokorrean: Txara II – Zarategi pasealekua 99 – 20015 Donostia; ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30-14:00.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean: Gipuzkoa plaza z.g., beheko solairua, 20004 Donostia; ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30; ostirala, 08:30-14:30.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan

Araudi aplikagarria

Decreto Foral 9/2022, de 26 de abril, por el que se regula el Sistema Foral de Atención Ciudadana de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

567/2023 Foru Agindua, urriaren 6koa, Gipuzkoako Boluntarioen 2023ko Sariaren deialdia egiten duena

Oharrak

Edozein zalantza argitzeko

Gizarte Politiketako Departamentua

Idazkaritza Teknikoa

943112577

Historikoa

Ikusi hemen saridunen zerrenda

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.