Boluntariotzaren aitortza publikoa.
Sariaren deskribapenaGipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da jendaurrean aitortzea ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari zerbitzua emateko bokazioz boluntarioekin eta boluntariotzan jarduten duten pertsonek nahiz gizarte erakundeek egindako ibilbidea, interes orokorreko programetan, baztertutako taldeei laguntzen eta/edo jarraian zehazten diren arloak sustatzen nabarmendu direnena: berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumenaren babesa edo garapenerako lankidetza.
Sari honek aipatzen duen boluntariotza kontzeptua, 1998ko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak, Boluntarioei buruzkoak, 2. artikuluan definitzen duena da.
Saria honako hau izango da: saria eman dela egiaztatzen duen ziurtagiri edo diploma bat, oroigarri enblematiko bat, eta 2.500 euro, saritutako erakundeak bere proiektua garatzeko erabiliko duen ekipamendua edo material informatikoa erosteko bideratuko dena. Saria pertsona fisiko bati badagokio, dirua laguntza ematen dion erakundeari emango zaio.
Sarituak izan daitezkeenakHautagaitza aurkezteko azken eguna: 2025eko azaroaren 11 (23:59)
Hautagaitza-inprimakia aurkezteko moduaEdozein zalantza argitzeko:
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.