Gizarte berrikuntzako proiektuei dirulaguntzak (2.lerroa): Zaintza komunitarioa sustatzeko proiektu pilotuak
- Eskaera epea:
Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Gizarte Politikak
Deskribapena:
Helburua
Berrikuntzako proiektu pilotuak abian jartzea gizarte-zaintza komunitarioa sustatzeko.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako bideratu ahalko dira:
- Autozainketa: sentsibilizazio jarduerak eta gaitasunak pertsona kalteberen, ahulen eta mendekoen autozaintzan.
- Familia zaintza: Zaintzan jarduten duten familien gaitasunak hobetzeko jarduerak.
- Zaintza Komunitarioa: pertsonek, erakundeek zaintza komunitarioa aktibatzeko eta sustatzeko dituzten gaitasunak hobetzeko jarduerak. (laguntza- sareak).
- Zaintzarako tokiko ekosistemak: persona teknikoen eta profesionalen gaitasunak hobetzeko jarduerak, zaintza pertsonalizatua eta koordinatua sustatzeko gizarte- zerbitzuetan eta zaintza ematen duten erakundeetan, zaintzarako tokiko ekosistemen esparruan.
Laguntzen zenbatekoa
AURREKONTU OSOA:
- 150.000€ (2025)
- 150.000€ (2026)
Oro har, ezarritako laguntzak ez dira izango kostu hautagarrien %75 baino gehiagokoak, proiektuaren kostu zenbatetsien gainean.
Dirulaguntzaren ehunekoa zehaztuko da lortutako puntuazioaren arabera eta aurrekontuaren eskuragarritasunaren arabera.
Hartzaileak
- Gipuzkoan kokatuta dauden Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakudeak, kooperatibak, fundazioak edo elkarteak.
- Gipuzkoan kokatuta dauden erakunde publiko eta pribatuek, dirulaguntza eskatzen den zentroaren jarduerarekin zerikusi zuzena duten helburuak dituztenak.
- Gipuzkoan kokatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresak eta erakundeak, beren jarduera oinarri espezifikoan adierazitako esparru batean sartzen bada.
- Aurreko letretan adierazitako erakunderen bat duten pertsona juridikoen taldeak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Baldintzak
Zainketen arloko berrikuntza-proiektuen jarduera Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatuko da, salbu eta haren irismenak mugakide diren beste lurralde-eremu batzuk barne har baditzake.
Aurkeztu behar diren agiriak
- Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez ere bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, oinarri espezifikoetan deskribatutako dirulaguntzen jarduera-eremuren bati egokitu beharko zaizkio.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak, egiaztatzen dutenak erakundeak ez dituela betetzen Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluko 2., 3. eta 4. zenbakietan ezarritako debekuak. Udalen eta mankomunitateen kasuan, ziurtagiri horien ordez erantzukizunpeko adierazpen bat egingo da.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean onuradun izateko ezarritako debekuetako baten eraginpean ez egotearen erantzukizunpeko adierazpena.
- Datuak komunikatzeko formularioak internet bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, sinadura elektronikoa edo pasahitza erabilita. Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan, eta 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Aginduan -Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzekoan (2013ko urtarrilaren 29ko GAO, 19. zk.)-, xedatutakoari jarraikiz ezartzen da obligazio hori. Eskaera orria Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak).
- Halaber, deialdi honi buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak).
- 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 53.1. d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, entitate eskatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko jada Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dauden dokumentuak. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da zein egunetan eta organotan edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentu horiek; edo zein organok eta noiz egin zituen.
- Eskariak edo horrekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak ez badituzte identifikazio datu guztiak, edo akatsen bat baldin badute, edo osatzeke baldin badaude, 10 egun balioduneko epean akats horiek guztiak konpontzeko eskatuko zaio eskatzaileari, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz; eta ohartaraziko zaio, eskatutakoa egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitako moduan.
Eskaerak aurkezteko epea
2025/09/24 - 2025/10/23
Ebazpen epea
Dirulaguntza emateko ala ukatzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.
Araudi aplikagarria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Internetera Sarrera