Udalak: Dauden Zentroak handitu,eraberritu edo/eta egokitzea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Gizarte Politikak

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretuan jasota dauden gizarte zerbitzuen zentroak handitu, eraberritu edo egokitzeko diru laguntzak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

— Handitze, eraberritze edo/eta indarrean dagoen arautegira egokitz ko lanak.

— Gaixotasun infekziosoen kasuan isolamendua bermatuko duten sektorizazio obrak (Covid-19 edo antzekoak).

— Zentroaren kokapena aldatzeagatik, lokalen egokitze lanak.

— Eraikinaren energia efitzientziaren hobekuntzarako eraberritze lanak.

— Teknologia berriak abian jartzeko proiektu berritzaileen garapena, modu zuzenean edo zeharka erabiltzaileen arreta hobetz ko eragina egingo duena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuetako zentro desberdinetan.

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza gehienez ere 1.000.000 eurokoa izango da lerro bakoitzean, edo eskatutako kopurua txikiagoa izango balitz. Entitate batek diru laguntzak eskatuko balitu zenbait lerrotan, guztira emandako diru laguntzak ezingo du 1.000.000 eurotik gorakoa izan, lerro bakoitzean emandako zenbatekoak batuta.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeak eta haien mendeko erakundeak

Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak

a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.

b) Erakunde eskatzaileak ez duela Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikuluan adierazitako onuradun izaera eragozten duen kausarik.

c) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.

d) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

e) Diru laguntzaren xede diren higiezinen titularitatea izatea, jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa. Azkeneko bi kasuetan, lagapen edo errentamendu aldiak 10 urteko gutxieneko iraupena izan ahalko du, egin litezkeen luzapenak barne.

f) Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru lagun­tze­i dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

Proiektuek edo jarduerek bete beharreko baldintzak

1. Zentroek eta egoitzek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon beharko dute.

2. Gizarte zerbitzuen alorrean indarrean dagoen araudia betetzea, bai eta jardueraren ingurukoa ere.

3. Proiektuek 12. oinarrian jaso tzen den arautegiari erabat egokitzea aurreikusi beharko dute, aplikagarri zaizkien kasuetan. Horretarako, Gizarte Politikako Departamentuak egindako ikuskaritzen emaitza, berariaz, kontuan hartu beharko da.

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.

b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.

c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean obrak badira eta 15.000 eurotik gorakoa -ekipamendua bada-, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.

d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.

e) Jasotako beste laguntza edo diru laguntza batzuen inguruko egiaztagiriak.

Eskaerak aurkezteko epea

2023ko apirilaren 28ko 23:59 arte

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen ataria

Ebazpen Epea

6 hilabete

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Prozeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia: gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioei zuzendutakoa. GAO 63 2023-03-31.

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.