Adinekoen egoitza zentroetan inbertitzeko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Gizarte Politiketako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako Lurralde Historikoko adinekoen egoitza zentroetan inbertsioak finantzatzeko diru laguntzak 

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak honako hauek izango dira:

— Zentroa pertsonarengan oinarritutako arreta eredura egokitzea: 1.000.000 euro.

— Energia eraginkortasuna hobe tzea: 400.000 euro.

— Irisgarritasuna: 200.000 euro.

Dirulaguntza ez da inola ere 1.000.000 eurotik gorakoa izango egoitza zentro bakoitzeko.

Hartzaileak

Eskaera egiten den zentroan garatu beharreko jarduerarekin zuzeneko lotura duten xede edo helburuak dituzten erakundeek, baldin eta horien gainean eskubide errealen bat badute (gutxienez, erabilerakoa), eta betiere kategoria hauetakoren batean sartzen badira:

 -    Gizarte Ekintzako hirugarren sektorearen erakundeak, Gizarte Ekintzako hirugarren sektorearen urriaren 9ko 43/2015 Legearen 2. artikuluan definituta dauden bezala.

 -    Gizarte Ekonomiaren erakundeak, Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legearen 5. artikuluan definituta dauden bezala.

 -    Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, beren estatutuetan garatu beharreko proiektuekin lotutako jarduerak egitea helburu dutenak.

 

Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak

a)    Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.

b)    Erakunde eskatzaileak ez duela Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikuluan adierazitako onuradun izaera eragozten duen kausarik.

c)    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.

d)    Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

e)    Diru laguntzaren xede diren higiezinen titularitatea izatea, jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa. Azkeneko bi kasuetan, lagapen edo errentamendu aldiak 10 urteko gutxieneko iraupena izan ahalko du, egin litezkeen luzapenak barne.

f)      Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru lagun­tze­i dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

 

Proiektuek edo jarduerek bete beharreko baldintzak

 

a)    Zentroek eta egoitzek Gipuzkoako Lurralde Historikoak egon beharko dute.

b)    Gizarte zerbitzuen alorrean indarrean dagoen araudia betetzea, bai eta jardueraren ingurukoa ere. 

c)     Proiektuek 14. oinarrian jasotzen den arautegiari erabat egokitzea aurreikusi beharko dute, ondoren adierazten diren kasuetan. Horretarako, Gizarte Politiketako Departamentuak egindako ikuskaritzen emaitzak kontuan hartu beharko dute.

 

 

 

 

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.

b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.

c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean obrak badira eta 15.000 eurotik gorakoa -ekipamendua bada-, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.

d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.

e) Jasotako beste laguntza edo diru laguntza batzuen inguruko egiaztagiriak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 26ko 23:55etan amaituko da

Ebazpen Epea Jaso Beharreko Dokumentazioa

Prozeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko adinekoentzako egoitza zentroetan inbertitzeko dirulaguntzak. GAO 125 2022-07-01.

 

Oharrak
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako Departamentua
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.