Hirugarren gizarte-sektoreko entitateen egoitzetan inbertsioak egitea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Gizarte Politikak

Deskribapena:

Deskribapena

Hirugarren sektoreko gizarte entitateen egoitzen inbertsiorako diru laguntzak.

 

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza gehienez ere 300.000 eurokoa izango da, edo eskatutako kopurua txikiagoa izango balitz.

Hartzaileak

Hirugarren sektore sozialeko erakundeak (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen I. kapituluan araututako eremuan sartzen direnak)

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
  • Egoitza berriak sortzeko lokalen egokitze lanak.
  • Handitze, eraberri tze edo/eta indarrean dagoen arautegira egokitzeko lanak.
  • Eraikinaren energia efizientziaren hobekuntzarako eraberritze lanak.

 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

— Ordainsariak, proiektua idazteagatik.

— Tasak eta baimenak.

— Kostua obraren proiektua exekutatzeagatik.

— Obra zuzendaritzaren ordainsariak.

— Segurtasun eta osasun koordinazioa.

— Esku hartze arkitektonikoaren xede diren espazioen ekipamendua-

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.

b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.

c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.

d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.

e) Jasotako beste laguntza edo diru laguntza batzuen inguruko egiaztagiriak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

2023ko apirilaren 28ko 23:59 arte

 

Ebazpen Epea

6 hilabete

 

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Prozeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

 

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia: gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioei zuzendutakoa. GAO 63 2023-03-31.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.