Hirugarren gizarte-sektoreko entitateen egoitzetan inbertsioak egitea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Gizarte Politiketako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Hirugarren sektoreko gizarte entitateen egoitzen inbertsiorako diru laguntzak.

 

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza gehienez ere 200.000 eurokoa izango da, edo eskatutako kopurua txikiagoa izango balitz.

Hartzaileak

Hirugarren sektore sozialeko erakundeak.

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
  • Egoitza berriak sortzeko lokalen egokitze lanak.
  • anditze, eraberri tze edo/eta indarrean dagoen arautegira egokitzeko lanak.
  • Eraikinaren energia efizientziaren hobekuntzarako eraberritze lanak.

 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

— Ordainsariak, proiektua idazteagatik.

— Tasak eta baimenak.

— Kostua obraren proiektua exekuta tze agatik.

— Obra zuzendari tza ren ordainsariak.

— Segurtasun eta osasun koordinazioa.

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.

b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.

c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.

d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.

e) Jasotako beste laguntza edo diru laguntza batzuen inguruko egiaztagiriak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

2022ko martxoaren 12tik apirilaren 11ra (biak barne)

 

Ebazpen Epea

6 hilabete

 

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Prozeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

 

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak: gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioei zuzendutakoa (GAO 144 2021-07-30) eta 2022ko deialdia (GAO 48 2022-03-11)

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako Departamentua
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.