Dirulaguntzaren xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erosteko dirulaguntzak arautzea, hartara egiten duten lana erraztearren, betiere lehenengo oinarri orokorrean definitutako aplikazio eremuaren barruan.
Finantziazioa jaso ahal izango da:
- Ordenagailu eramangarriak edo mahai gaineko ordenagailuak, telebistak, bozgorailuak, telefono adimendunak, tabletak, inprimagailuak eta bestelakoak erosteko.
- Elkarteak egindako esku-hartzearekin, komunikazioarekin, kudeaketarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten web orriak diseinatzeko eta garatzeko programa, aplikazio eta lizentziak erosteko eta mantentzeko. Aldi berean, diruz lagundu ahal izango dira irisgarritasuna hobetzeko eta ingurune digitaleko erabilgarritasuna hobetzeko jarduerak.
- Digitalizazioaren prozesurako beharrezko altzariak.
Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa:
- Ordenagailu eramangarria edo mahai gaineko ordenagailua, telefonoak, telebistak eta bozgorailu adimenduak edo antzekoak: 800 euro.
- Inprimagailua: 600 euro.
- Altzariak: 400 euro
- Programak, aplikazioak, lizentziak, web orrien diseinua eta garapena eskuratzeko eta mantentzeko laguntzek ezingo dute gainditu diruz lagundu daitekeen gastuaren oinarriaren % 80.
Dirulaguntzek ezingo dute 3.000 euro baino gehiagokoak izan entitate onuradun bakoitzeko.
HARTZAILEAKGipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak.
BETEBEHARRAKa) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua izatea.
b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.
c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.
d) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.
e) Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
f) Dirulaguntzen modalitate edo lerro bakoitzerako oinarri bereziek ezartzen dituzten baldintzak betetzea.
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.
c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.
d) Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAHasiera: maiatzaren 24a
Bukaera: ekainaren 23a
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da dirulaguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAKDokumentazioaren aurkezpena Dirulaguntzetako Atarian dauden formularioak betetzen egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
ERABAKITZEKO EPEASei hilabete, gehienez ere.
EBAZPENADeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.
ISILTASUN ADMINISTRATIBOAREN ONDORIOAKEzespena.
ARAUDI APLIKAGARRIAGizarte Politiketako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri araultzaileak OINARRI ARAUTZAILEAK 2015
2023ko deialdia IV lerroa 2023
OHARRAKEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.