Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuen eraldaketa digitala eta modernizazio teknologikoa dira dirulaguntzen xedea.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak:
1. Erakundeen eraldaketa digitala eta/edo modernizazio teknologikoa lortzeko azterlanak edo antzekoak egitea.
2. Elkarteko kideen prestakuntza ekintzak, eraldaketa digitalerako eta modernizazio teknologikorako, elkarteek garatutako esku hartze soziala errazteko.
3. Gailu digitalak erostea, hala nola ordenagailu eramangarriak edo mahai gainekoak, telebista, bozgorailuak eta telefono adimendunak, tabletak, inprimagailuak eta beste.
4. Programak, aplikazioak eta lizentziak eskuratu eta mantentzea, eta elkarteak egindako esku hartzearekin, komunikazioarekin, kudeaketarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten web orriak eta aplikazioak diseinatzea eta garatzea. Aldi berean, diruz lagundu ahal izango dira irisgarritasuna hobetzeko eta ingurune digitaleko erabilgarritasuna hobetzeko jarduerak.
Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoak:
· Azterlanak eta prestakuntza ekintzak kontratatzeko dirulaguntzak diruz lagundu daitekeen jardueraren kostuaren % 100era irits daitezke.
· Hirugarren atalean deskribatutako gailu digitalak eskurateko laguntzak diruz lagundu daitekeen jarduketaren kostuaren % 100era irits daitezke, baina ezin izango dira gainditu jarraian adierazitako zenbatekoak:
o Ordenagailu eramangarria edo mahai gaineko ordenagailua, telefonoak, telebistak eta bozgorailu adimenduak edo antzekoak: 800,00 €
o Inprimagailua: 600,00 €
o Laugarren atalean xedatutakoa eskuratu eta mantentzeko laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundu daitekeen gastuaren oinarriaren % 80.
Gehienez ere 6.000,00 € emango dira eskabide bakoitzeko.
HARTZAILEAK
Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuak.
ERAKUNDE ESKATZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
a) Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakunde pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.
b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.
c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.
d) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea eta aurretik emandako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
e) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.
f) Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
g) Estatuko araudiaren arabera behartuta egonez gero, indarrean dagoen berdintasun-plana baduela, eta 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta eragozteko neurriak ezarrita dituela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarritakoaren arabera.
h) Adingabeekin harremana izan ohi duten langile guztiek, bai kontratatuek bai boluntarioek, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izan behar dute.
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.
c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Hasiera: 2024ko uztailaren 25a
Bukaera: 2024ko irailaren 9ko 23:59etan
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da dirulaguntzen lerro bakoitzeko.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-ereduaren bidez aurkeztu behar dira: egoitza elektronikoa
Eskabidearekin batera, aplikazio informatikoan eskuragarri dauden “Programaren datuak 4” dokumentua eta “erantzukizunpeko adierazpena” ere bete behar dira. Erakundearen eraldaketa digitaleko eta/edo modernizazio teknologikoko proiektua eta aurrekontua/k ere erantsi behar dira.
Gainera, programaren edo jardueraren inguruko informazio garrantzitsua gehitu ahal izango da, baldin eta informazio hori eranskin bakoitzean jasotako balorazio irizpideekin lotuta badago. Irizpide horien balorazioan, erakundeak berariaz adierazi eta egiaztatzen duena bakarrik hartuko da kontuan.
ERABAKITZEKO EPEA
Sei hilabete, gehienez ere.
EBAZPENA
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.
ISILTASUN ADMINISTRATIBOAREN ONDORIOAK
Ezespena.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Oinarri arautzaile orokorrak, espezifikoak eta 2024ko deialdia, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Gizarte Zerbitzuen eremuko irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeei dirulaguntzak emateko: GAO, 2024-07-24 (143)
OHARRAK
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.