Gizarte esku-hartzeko programak egiteko dirulaguntzak (I. eranskina)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Gizarte Politikak

Deskribapena:

Elkarte onuradunak

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak.

 

 

Xedea eta diruz lagun daitezkeen jarduerak

 

Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku-hartzeko programak gauzatzea, Gizarte Politiketako Departamentuaren jardueren eremuan.

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

 

• Harrera egitea eta orientatzea gertakarien lehenengo momentuan.


• Arreta soziala, laguntza eta baliabideetara bideratzea.


• Autolaguntzako taldeak.


• Bakarkako eta taldeko laguntza psikologikoa.


• Aholkularitza juridikoa.


• Zailtasunak dituzten taldeen komunitate sozializazioko jarduerak.


• Arreta integrala.


• Arazoan interesa duten bazkide, lankide eta pertsonak prestatzeko ikastaroak antolatzea eta bertaratzea.


• Lehen oinarriko xedearekin zerikusia duten beste jarduera batzuk.

 

Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa: 45.000 euro entitateko.

 

 

Betebeharrak

 

a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.

c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.

d) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.

e) Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

 

Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:

a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.

b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.

c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.

d) Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak.

 

Eskaera aurkezteko epea

 

Hasiera: martxoaren 23

 

Bukaera: apirilaren 22

 

Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da dirulaguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

 

Dokumentazioa interneten bidez aurkeztuko da  Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen ataria formularioetan: egoitza elektronikoa

Erabakitzeko epea

 

Sei hilabete,  gehienez ere.

 

Deialdiaren ebazpena

 

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

 

Ezespena.

 

Araudi aplikagarria

Gizarte Politiketako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2023ko deialdia: GAO 56, 2023-03-22

Gizarte Politiketako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri arautzaileak: GAO 30, 2015-02-16

 

Oharrak
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.