Zainlab programaren barruan, enpresetako teknikariei eta/edo startup-ei prestakuntza eta laguntza pertsonalizatua emateko proiektuen barruan dirulaguntzak ematea arautzea, Silver Economy arloan balio-proposamenak garatzeko.
Prestakuntza horren helburua da Silver Economy-ren merkatuan sentsibilizatzea, haren jarduera egokitzea eta/edo negozioa dibertsifikatzea, trantsizio demografikoaren erronkei eta seniorren beharrei erantzuteko.
Ildo horren helburua da Silver Economy-n interesa duten enpresetako eta/edo startupetako, guztira, 60 pertsona trebatzea, 10 pertsonako taldeetan, gutxienez.
Laguntzen zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztukoa da, betiere aurrekontu baliabideak eta oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak kontuan hartuta.
Entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontu banakatua edo ondorengo aldaketak erreferentziatzat hartuko dira dirulaguntzaren azken zenbatekoa zehazteko; zenbateko hori jardueraren kostu diruz laguntzarriaren portzentaje gisa kalkulatuko da, eta dirulaguntzaren azken zenbatekoak ezingo du hasieran emandakoa gainditu.
Dirulaguntzen ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa, dirulaguntza lerro bakoitzeko zehaztuko da, proiektu motaren eta entitate eskatzailearen motaren arabera.
Hartzaileak
Onuradunak, Gipuzkoako prestakuntza-zentroak izango dira (Gipuzkoan kokatuta daudela ulertuko da, egoitza fiskala edo egoitzaren bat Gipuzkoan badute).
Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak
Erakunde eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.
b) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
c) Egunean izatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo haren erakunde autonomoen funtsen kargura emandako diru-laguntza eta aurretik emandako beste edozein mailegu edo aurrerakin itzultzeko betebeharra.
Jarduketen betekizunak
Zainlab programaren proiektuen jarduera Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatuko da, salbu eta haren irismenak mugakide diren beste lurralde-eremu batzuk barne har baditzake.
Laguntza jaso nahi duten proiektuek edo jarduerak 2024ko irailaren 30a baino lehen amaitu beharko dira.
Prestatzen diren pertsonek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte.
Ikastaroak doakoak izango dira hartzaileentzat.
Aurkeztutako proiektuak baloratzerakoan, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: metodogia, talde bakoitzeko persona kopurua, ordutegia prestakuntzara bideratutako persona motara egokitzea., ebaluazio eta inpaktu sistema, bai eta proposamen bat ere persona eta enpresa interesdunak hedatzeko eta erakartzeko.
Ebaluazioa eta eragina: Eusko Jaurlaritzaren dispositibora aurkezten diren pertsona kopurua eta gainditzen dutenen ehunekoa.
Pertsonei lagun egiteko zerbitzua eskeintzeko metodología baloratuko da.
Aurkeztu behar diren agiriak
Dirulaguntzen eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren https://egoitza.gipuzkoa.eus. atalean eskuragarri dagoen eskabide ereduaren arabera aurkeztuko dira. Deialdi honi dagokion eskaerarekin batera ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da:
a) Egingo diren jarduketen memoria.
b) Adierazle-multzo bat, proiektuaren helburuen betetze-maila ebaluatu ahal izateko.
c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua.
d) Jasotako beste laguntza edo dirulaguntzen inguruko egiaztagiriak.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 27an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekua
Eskaera edo dokumentazio osagarria nahitaez internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) kokatua dagoen dirulaguntzen atarian.
Ebazpen Epea
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea dagokion aurrekontu-ekitaldiko abenduaren 31 izango da.
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.
Araudi aplikagarria
Dirulaguntza horiek arautuko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta arau hori garatzen duen erregelamenduan ezarritakoari jarraituz. Erregelamendua onartu zen Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.