ZainLab. Zaintzaileen prestakuntza


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Gizarte Politikak

Deskribapena:

Deskribapena

Zainlab programaren barruan, dirulaguntzak ematea etxeetan partikularrak zaintzeko arloan gaitzeko prestakuntza-proiektuei. Programaren esker gai izan daitezen pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko, bide ez-formalaren eta lan-esperientziaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsonak etxean zaintzeko ematen duen LPPE (Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa) prestazioaren esparruan. Guztira, 160 laguneko gutxieneko prestakuntza-helburua lortu nahi da.

 

Hartzaileak

Onuradunak, Gipuzkoako prestakuntza-zentroak izango dira (Gipuzkoan kokatuta daudela ulertuko da, egoitza fiskala edo egoitzaren bat Gipuzkoan badute).

 

Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak

Erakunde eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.

b) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

c) Egunean izatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo haren erakunde autonomoen funtsen kargura emandako diru-laguntza eta aurretik emandako beste edozein mailegu edo aurrerakin itzultzeko betebeharra.

 

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztukoa da, betiere aurrekontu baliabideak eta oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak kontuan hartuta.

Entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontu banakatua edo ondorengo aldaketak erreferentziatzat hartuko dira dirulaguntzaren azken zenbatekoa zehazteko; zenbateko hori jardueraren kostu diruz laguntzarriaren portzentaje gisa kalkulatuko da, eta dirulaguntzaren azken zenbatekoak ezingo du hasieran emandakoa gainditu.

Dirulaguntzen ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa, dirulaguntza lerro bakoitzeko zehaztuko da, proiektu motaren eta entitate eskatzailearen motaren arabera.

 

Jarduketen betekizunak

Zainlab programaren proiektuen jarduera Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatuko da, salbu eta haren irismenak mugakide diren beste lurralde-eremu batzuk barne har baditzake.

Laguntza jaso nahi duten proiektuek edo jarduerak 2024ko abuztuaren 30a baino lehen amaitu beharko dira.

Prestatzen diren pertsonek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte.

Ikastaroak doakoak izango dira hartzaileentzat.

Aurkeztutako proiektuak baloratzerakoan, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: metodogia, talde bakoitzeko persona kopurua, ordutegia prestakuntzara bideratutako persona motara egokitzea., ebaluazio eta inpaktu sistema, bai eta proposamen bat ere persona eta enpresa interesdunak hedatzeko eta erakartzeko.

Ebaluazioa eta eragina: Eusko Jaurlaritzaren dispositibora aurkezten diren pertsona kopurua eta gainditzen dutenen ehunekoa.

Pertsonei lagun egiteko zerbitzua eskeintzeko metodología baloratuko da.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntzen eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren https://egoitza.gipuzkoa.eus. atalean eskuragarri dagoen eskabide ereduaren arabera aurkeztuko dira. Deialdi honi dagokion eskaerarekin batera ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da:

a) Egingo diren jarduketen memoria.

b) Adierazle-multzo bat, proiektuaren helburuen betetze-maila ebaluatu ahal izateko.

c)  Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua.

d) Jasotako beste laguntza edo dirulaguntzen inguruko egiaztagiriak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 27an amaituko da.

 

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaera edo dokumentazio osagarria nahitaez internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus) kokatua dagoen dirulagun­tzen atarian.

 

Ebazpen Epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea dagokion aurrekontu-ekitaldiko abenduaren 31 izango da.

 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.

 

 

Araudi aplikagarria

Dirulaguntza horiek arautuko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta arau hori garatzen duen erregelamenduan ezarritakoari jarraituz. Erregelamendua onartu zen Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.