Dirulaguntzen lerro bakoitzeko oinarri espezifikoetan zehaztuko dira dirulaguntza bakoitzaren xede diren jarduketak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak. Ikusi hemen: GAO22 arrunta 2or. (gipuzkoa.eus)
Aintzat hartuko dira soilik dirulaguntzaren xede den proiektuarekin zalantzarik gabe identifikatu daitezkeen gastuak.
Laguntzen zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztukoa da, betiere aurrekontu baliabideak eta oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak kontuan hartuta.
Entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontu banakatua edo ondorengo aldaketak erreferentziatzat hartuko dira dirulaguntzaren azken zenbatekoa zehazteko; zenbateko hori jardueraren kostu diruz laguntzarriaren portzentaje gisa kalkulatuko da, eta dirulaguntzaren azken zenbatekoak ezingo du hasieran emandakoa gainditu.
Dirulaguntzen ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa, dirulaguntza lerro bakoitzeko zehaztuko da, proiektu motaren eta entitate eskatzailearen motaren arabera.
Hartzaileak
Honako erakunde hauek izango dira onuradunak:
a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeak.
b) Gipuzkoan kokatuta dauden Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakudeak, kooperatibak, fundazioak edo elkarteak.
c) Gipuzkoan kokatuta dauden erakunde publiko eta pribatuek, diru laguntza eskatzen den zentroaren jarduerarekin zerikusi zuzena duten helburuak dituztenak eta zentro horretan eskubide errealen baten titular badira (gutxienez, erabilerakoa).
d) Gipuzkoan kokatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresak eta erakundeak, beren jarduera 2.2 lerroko oinarri espezifikoan adierazitako esparru batean sartzen bada.
e) Aurreko letretan adierazitako erakunderen bat duten pertsona juridikoen taldeak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2.1.1 eta 3 lerroetan, toki-erakundeak soilik izango dira onuradunak, eta 2.1.2 lerroan, berriz, b) eta c) apartatuetako erakundeak, adinekoei egoitza-zerbitzuak ematen dizkietenak.
Baldintzak
Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak
Erakunde eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.
b) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
c) Egunean izatea Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsen kargura emandako diru-laguntza eta aurretik emandako beste edozein mailegu edo aurrerakin itzultzeko betebeharrean.
Eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduketen betekizunak
Zainketen arloko berrikuntza-proiektuen jarduera Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatuko da, salbu eta haren irismenak mugakide diren beste lurralde-eremu batzuk barne har baditzake.
Denbora-betekizunak:
Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak 2024ko azaroaren 30 baino lehen amaitu beharko dira.
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskaera bat aurkeztu ahal izango da dirulaguntza lerro bakoitzeko.
Dirulaguntzen eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren https://egoitza.gipuzkoa.eus. atalean eskuragarri dagoen eskabide ereduaren arabera aurkeztuko dira. Deialdi honi dagokion eskaerarekin batera ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da:
a) Egingo diren jarduketen memoria.
b) Adierazle-multzo bat, proiektuaren helburuen betetze-maila ebaluatu ahal izateko.
c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua.
d) Jasotako beste laguntza edo dirulaguntzen inguruko egiaztagiriak.
Ardurapeko adierazpena ere aurkeztu beharko da (aplikazio informatikoaren bitartez egin ahal izango da), ondorengo puntu hauek jasoz:
a) 3/2007 Foru Arauak, mar txo aren 27koak, Gipuz koako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan eta 2/2015 Foru Arauak, mar txo aren 9koak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak, 26. artikuluan ezar tzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran tza koetan egunean dagoela.
b) Proiektu bererako lortutako beste laguntzaren aitortza.
Jakinaren gainean dagoela laguntza honen finantzaketa Europar Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datorrela, eta, beraz, bere gain hartzen dituela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendutik eratorritako betebehar guztiak. Erregelamendu horren bidez, hain zuzen ere, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen da, bai eta aplika daitekeen gainerako finantzazioa ere.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodun izango da, deialdi honen laburpena «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaerak aurkezteko lekua
Eskaera edo dokumentazio osagarria nahitaez internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) kokatua dagoen dirulaguntzen atarian.
Ebazpen Epea
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea dagokion aurrekontu-ekitaldiko abenduaren 31 izango da.
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.
Araudi aplikagarria
Deialdi honen xede diren laguntzak Europar Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen ditu, 2020ko abenduaren 14ko Kontseiluaren 2020/2094 Erregelamenduarekin bat etorriz. Erregelamendu horren bidez, Europar Batasunaren Berreskuratze Tresna ezartzen da COVID-19aren krisiaren ondoren berreskuratzen laguntzeko. Beraz, erakunde onuradunek bete beharko dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 erregelamendua (Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du), gaiari buruzko Batasunaren gainerako arauak eta horiek garatzeko edo horien transposizioa egiteko estatu-arauak.
Dirulaguntza horiek arautuko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta arau hori garatzen duen erregelamenduan ezarritakoari jarraituz. Erregelamendua onartu zen Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez.
Betetzeko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan (Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa eta hura garatzeko araudian ezartzen du) eta, bereziki, «kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioa aplikatzeari buruzko Batzordearen Gida Teknikoaren Jakinarazpenean (2021/C 58/01) nahiz Espainiako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (CID) ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eta erantsitako dokumentuan ezarritakoak, agindu hau betetzeko egiten diren jarduketa guztiek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) errespetatu behar dute. Horren barruan sartzen da 22. Osagaian esleitutako baldintza espezifikoak betetzea, baita jarduketa horiek bere baitan hartzen dituen 1. inbertsioan DNSH printzipioaren inguruan esleitutakoak ere, eta bereziki Planaren Osagaiaren dokumentuaren 3. eta 8. ataletan eta CIDren eranskinean jasotakoak.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.