Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako gizarte zerbitzuen eremuko egoitza eta eguneko zentroko zerbitzuak eta gaueko harrerako zerbitzuak kudeatzen dituzten erakundeentzako aparteko laguntzak arautzea, Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz erakunde horiek izan dituzten zailtasunak arintzeko.
Laguntza horren xedea izango da, zehazki, Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondorioz gasaren eta elektrizitatearen prezioak nabarmen igo direlako erakunde horiek aipatutako zerbitzuak ematean jasan behar izan dituzten kostu gehigarriak estaltzea.
Diruz lagundu daitezkeen gas eta elektrizitate kostuak 2022ko martxotik 2023ko otsailera bitartekoak izango dira, biak barne.
Laguntzen zenbatekoa
Deialdi honetarako gehieneko zenbatekoa 1.700.000 eurokoa izango da.
Hartzaileak
Oinarri hauetan ezarritako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako egoitza zerbitzuak eta eguneko zentroak, baita gaueko harrerakoak ere, kudeatzen dituzten erakundeek, baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zerbitzu-prestazioko harremanen bat badute, dela kontratu, itun edo hitzarmen bidezkoa.
Zehazki, bigarren mailako arretako zerbitzu hauen erakunde kudeatzaileei zuzenduta daude, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 22. artikuluan eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera:
2.1. Eguneko zerbitzuak edo zentroak:
2.3. Gaueko harrera zentroak:
2.4. Egoitza zentroak:
Aurretik deskribatutako foru eskumeneko zerbitzuen erakunde kudeatzaile gisa jarduten duten udalek edo mankomunitateek ere eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.
Ezingo dute deialdi honetan parte hartu ondoren adierazten diren entitateek
a) Estatuaren edo Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpe dauden entitateak.
b) Foru erakunde autonomoak.
c) Beren mendeko zentroetan sarrera-askatasunaren mugak ezartzen dituzten erakundeak edo zerbitzu horiek ematean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin inolako harreman juridikorik ez dutenak.
Baldintzak
Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak
Erakunde eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Erakunde eskatzaileak ez izatea Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikuluan adierazitako onuradun izaera eragozten duen inolako kausarik.
b) Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman juridikoren bat izatea 3.1 oinarrian zerrendatutako zerbitzuak ematean, dela kontratu, itun edo hitzarmen bidezkoa, dela kudeaketa mandatuzkoa edo baliokidea, 3.3 oinarriko kasuetarako.
d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e) Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz Europar Batasunak ezarri ahal izan dituen zehapenen eraginpean ez egotea. Muga hori Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz Europar Batasunak ezarri ahal izan dituen zehapenek eragindako pertsona, erakunde eta organoek kontrolatutako enpresetara zabaltzen da, bai eta Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz Europar Batasunak ezarri ahal izan dituen zehapenek eragindako sektoreetan aktibo dauden enpresetara ere.
Dirulaguntza eskaeraren baldintza objektiboak
Eskabideek agerian utzi beharko dute kontsumoak eta, hala badagokio, jasandako kostu unitarioak behera egin dutela, 2022ko martxoaren 1etik hasi eta laguntza hauen eskabideak aurkezteko epea amaitu arteko aldian.
Eskatutako dirulaguntzaren xede diren gas- eta elektrizitate-kontsumoak honako baldintza hauek bete beharko dituzten kudeaketa zentro edo unitateei dagozkienak izango dira:
a) Zerbitzuak Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako kudeaketa zentro edo unitateetan eman behar dira.
b) Kudeaketa zentroek edo unitateek Gipuzkoako Foru Aldundiak itundutako eta/edo kontratatutako plazak izan beharko dituzte
c) Kudeaketa zentroek eta unitateek bete beharko dute gizarte zerbitzuen arloan indarrean dagoen araudia, bai eta garatutako jarduerarekin lotutako araudia ere, eta, laguntza honen deialdia amaitzen den egunean, indarrean izan beharko dute dagokion funtzionamendu baimena.
d) Gastu bat eragiten duten kontagailu guztiak identifikatuta eduki beharko dituzte, dagokion zentro edo unitate kudeatzaile bakoitzari atxikita.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen eta kontuan hartu beharreko kontsumoen aldiaren erreferentzia Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren hasiera da, eta, laguntza honen ondorioetarako, 2022ko martxoaren 1ean hasi eta 2023ko otsailaren 28an amaitzen da.
Aurkeztu behar diren agiriak
Dirulaguntzen eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren atalean (https://egoitza.gipuzkoa.eus) eskuragarri dagoen deialdi honi dagokion ereduaren arabera aurkeztuko dira, honako dokumentazio honekin batera:
a) Gasaren eta elektrizitatearen kontsumoa edo kostua murrizteko egindako jarduerei buruzko memoria, 2022ko martxoaren 1etik laguntza hauen eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte.
Kontsumoa gutxitzeari buruzko memoria 2022ko martxoaren 1etik 2023ko otsailaren 28ra bitartean hartutako neurrien zerrendara murriztu ahal izango da.
Egun horretatik eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte egindako jarduketei buruzko memoriarekin batera, jarduera horiek egin direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira (iragazgaizte obrak...).
Prezioa murrizteko neurriak hartzeari buruzko memoriarekin batera,neurri horiek hartu direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira (tarifa berriak kontratatzea...).
b) Erreferentziako aldiko gasaren eta elektrizitatearen fakturak (2021eko martxotik 2022ko otsailera, biak barne), kudeaketa zentro edo unitate bakoitzak identifikatuta, ordainketaren justifikazioarekin batera.
c) Diruz lagundu daitekeen aldiko gasaren eta elektrizitatearen fakturak (2022ko martxotik 2023ko otsailera, biak barne), kudeaketa zentro edo unitate bakoitzak identifikatuta, ordainketaren justifikazioarekin batera.
Eskaera ereduan bertan erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urriaren 27an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekua
Eskabidea eta dokumentazio osagarria internet bidez aurkeztu beharko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen atariaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Ebazpen Epea
Ebazpenak emateko, argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea dagokion aurrekontu-ekitaldiko abenduaren 31 baino lehen amaituko da.
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi edo argitaratu ez bada, eskaera administrazio isiltasunez ezetsi dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek.
Araudi aplikagarria
Laguntza hauek Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondoren ekonomia babestera bideratutako estatu mailako laguntza neurrien aldi baterako esparruaren barruan sartzen dira. Neurri horiek SA.102771 erabakian eta haren aldaketetan ezarrita daude, bai eta Ukrainari buruzko Europako Aldi Baterako Esparruan eta haren aldaketetan aurreikusitakoaren literalean ere. Zehazki, 2.4 puntua hartzen da esparru juridikotzat. Gasaren eta elektrizitatearen prezioen igoera bereziki garrantzitsu baten ondoriozko kostu gehigarriak estaltzeko laguntzak, EBAOn argitaratutako (66. zk., 2023ko martxoaren 17koa) Batzordearen 2023/C 101/03 Komunikazioan jasotakoak.
Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzek honako hauek izango dituzte arau: batetik, oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia, eta, bestetik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, foru arau horren erregelamendua onartzen duen apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, beste garapen-xedapen batzuk, administrazio-zuzenbideko gainerako arauak eta, halakorik ezean, zuzenbide pribatuko arauak.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.