Berrikuntza sozialeko proiektu pilotuak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Gizarte Politiketako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

 

 · Zaintzak eta arreta emateko eran berrikuntza sustatzeko eredu esperimentaletan oinarritutako esperientzia pilotuak diseinatu eta ezartzea, bai pisuetan, bai egoitza/erreferentziazko zentroetan.

· Deskribatutako eremuetan berrikuntzari buruzko ezagutza sortuko duten azterlanak eta ebaluazioak egitea.

Proiektu bat diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 30.000 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu beharko du.

 

Laguntzen zenbatekoa

 

Oro har, ezarritako lagun­tzak ez dira izango kostu hautagarrien %75 baino gehiagokoak, proiektuaren kostu zenbate­tsi­en gainean. Portzentai hau ez da aplikatuko tokiko entitateek sustatutako inbertsioen laguntzen kasuan.

Diru lagun­tza­ren ehunekoa zehaztuko da lortutako puntuazioaren arabera eta aurrekontuaren eskuragarritasunaren arabera.

Lagun­tza horietara bideratutako aurrekontu zuzkidurak ez badie hautatutako eskaerei aipatutako mugara iristeko aukerarik ematen, dirulagun­tza­ren kopurua propor­tzi­onalki murriztuko da balorazioan lortutako puntuazioaren arabera.

Aurreikusitako zenbatekoari, hala badagokio, helburu berarekin aurretik emandako beste laguntza ekonomiko batzuk kenduko zaizkio.

 

 

Hartzaileak

 

 a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeak.  

b) Gipuzkoan kokatuta dauden Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakudeak, kooperatibak, fundazioak edo elkarteak. 

 c) Gipuzkoan kokatuta dauden erakunde publiko eta pribatuek, diru laguntza eskatzen den zentroaren jarduerarekin zerikusi zuzena duten helburuak dituztenak  eta zentro horretan eskubide errealen baten titular badira (gutxienez, erabilerakoa). 

 d) Iraupen luzeko zaintzen arloko berrikuntza proiektu pilotuen finantzaketa lerroari dagokionez: aurrekoez gain, Gipuzkoan kokatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresak eta erakundeak, beren jarduera 2. lerroko 1. oinarri espezifikoan adierazitako proiekturen batean sartzen bada. 

 e) Aurreko letretan adierazitako erakunderen bat duten pertsona juridikoen taldeak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

 

Baldintzak

 

a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea. 

b) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea. 

c) Egunean izatea Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsen kargura emandako diru-laguntza eta aurretik emandako beste edozein mailegu edo aurrerakin itzultzeko betebeharrean. 

Aurreko atalean adierazitakoa egiaztatzeko, entitate eskatzaileak ardurapeko adierazpen bat aurkeztu beharko du. 

Adierazpen formal hori egitea nahikoa da entitate eskatzailea administrazio publikoa denean; aldiz, bestelako entitateek adierazpenean ageri diren datuak egiaztatu egin behar dituzte dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egin baino lehenago, eta, horretarako, bost eguneko epea izango dute errekerimendua egiten zaienetik aurrera. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen eskumenak erabiliz, eskakizunak betetzen direla eta, zehazki, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu. 

 

 

Aurkeztu behar diren agiriak

 

7.2 Dirulaguntzen eskaerak, 1 dokumentu gisa erantsi den ereduaren arabera aurkeztuko dira. Eredu hori eskuragarri dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, deialdi honi dagokion atalean https://egoitza.gipuzkoa.eus. Eskaerarekin batera ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da: 

a)     Egingo diren jarduketen memoria.

b)     Adierazle-multzo bat, proiektuaren helburuen betetze-maila ebaluatu ahal izateko.

c)      Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua.

d)     Jasotako beste laguntza edo dirulaguntzen inguruko egiaztagiriak.

 

7.3 Ardurapeko adierazpena ere aurkeztu beharko da (aplikazio informatikoaren bitartez egin ahal izango da), ondorengo puntu hauek jasoz: 

a)  3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan eta 2/2015 Foru Arauak, martxoaren 9koak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak, 26. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela.

b)  Proiektu bererako lortutako beste laguntzaren aitortza.

c) Jakinaren gainean dagoela laguntza honen finantzaketa Europar Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datorrela, eta, beraz, bere gain hartzen dituela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendutik eratorritako betebehar guztiak. Erregelamendu horren bidez, hain zuzen ere, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen da, bai eta aplika daitekeen gainerako finantzazioa ere.

 

 

Eskaerak aurkezteko epea

2022ko urriaren 28, 11:59:59 arte 

 

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaera edo dokumentazio osagarria nahitaez internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus) kokatua dagoen dirulagun­tzen atarian.  

 

Ebazpen Epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea dagokion aurrekontu-ekitaldiko abenduaren 31 izango da. Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko. 

 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezetsita

 

Araudi aplikagarria

18. oinarria. Araubide juridikoa

18.1. Deialdi honen xede diren laguntzak Europar Batasuneko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen ditu, 2020ko abenduaren 14ko Kontseiluaren 2020/2094 Erregelamenduarekin bat etorriz. Erregelamendu horren bidez, Europar Batasunaren Berreskuratze Tresna ezartzen da COVID-19aren krisiaren ondoren berreskuratzen laguntzeko. Beraz, erakunde onuradunek bete beharko dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 erregelamendua (Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du), gaiari buruzko Batasunaren gainerako arauak eta horiek garatzeko edo horien transposizioa egiteko estatu-arauak.

18.2. Dirulaguntza horiek arautuko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta arau hori garatzen duen erregelamenduan ezarritakoari jarraituz. Erregelamendua onartu zen Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez.

18.3. Betetzeko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan (Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa eta hura garatzeko araudian ezartzen du) eta,  bereziki, «kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioa aplikatzeari buruzko Batzordearen Gida Teknikoaren Jakinarazpenean (2021/C 58/01) nahiz Espainiako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (CID) ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eta erantsitako dokumentuan ezarritakoak, agindu hau betetzeko egiten diren jarduketa guztiek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) errespetatu behar dute. Horren barruan sartzen da 22. Osagaian esleitutako baldintza espezifikoak betetzea, baita jarduketa horiek bere baitan hartzen dituen 1. inbertsioan DNSH printzipioaren inguruan esleitutakoak ere, eta bereziki Planaren Osagaiaren dokumentuaren 3. eta 8. ataletan eta CIDren eranskinean jasotakoak.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politiketako Departamentua
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.