Dirulaguntza honen xedea da Adinberri-Hariak ekimenaren esparruan esplorazio-proiektuak finantzatzea.
Diruz lagunduko dira soilik Hariak Estrategiaren kontzeptu-esparruarekin, ibilbide edo jarduera-ardatzekin, eredu-jarduketekin edota gomendioekin lerrokatuta dauden proiektuak.
Diruz lagunduko dira langileen, kontratu-ikerketaren, ezagutza teknikoen eta patenteen kostuak, proiektuetatik zuzenean eratorritakoak eta ustiapen-gastu gehigarriak, proiektuekin lotutako materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak barne.
Laguntzen zenbatekoaProiektu bakoitzeko laguntzaren intentsitate-ehunekoa aurrekontu hautagarriaren % 80 izango da.
Esplorazio-proiektuen gutxieneko aurrekontu hautagarria 12.500 €izango da, eta gehienekoa 25.000 €. Ondorioz, laguntzaren intentsitatea aurrekontuaren % 80 denez, proiektu bakoitzeko dirulaguntza 10.000 eurokoa izango da gutxienez, eta 20.000 eurokoa gehienez.
Dagozkien oinarri espezifikoetan lerro bakoitzerako deskribatutako udalak eta/edo taldeak.
Aurkeztu behar diren agiriakEskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Egin beharreko jardueren memoria.
b) Adierazle-multzo bat, proiektuaren helburuen betetze-maila ebaluatu ahal izateko.
c) Egin beharreko jardueraren aurrekontu zehatza.
d) Hala badagokio, jasotako beste dirulaguntza edo laguntza batzuei buruzko egiaztagiriak.
e) Aitorpen erantzulea, alderdi hauei buruzkoa:
Eskabidea egiten duen elkartean ez badago onuradun izatea eragozten duen kausarik, xedapen hauetan adierazitakoetako bat ere: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikulua; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikulua, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 23. artikulua.
Proiektu bererako eskatutako eta/edo lortutako beste dirulaguntza batzuk.
Taldeen kasuan, taldeko kide bakoitzak bere erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du adierazitako alderdiei buruz..
Taldeen kasuan, eskaera horretan sartuko dira elkartea osatzen duen erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze-konpromisoak eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, eta talde bakoitzaren ordezkaria izendatea, oinarri espezifikoetan aurreikusitakoaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea2024ko azaroaren 4ra arte.
Eskaerak aurkezteko lekuaDokumentazioa interneten bidez aurkeztuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen ataria formularioetan:
Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Ebazpen Epea2024ko abenduaren 31.
Administrazio-isiltasunaren efektuakGehieneko epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskabideak ezetsi egin direla administrazio-isiltasunez.
Dirulaguntza horiek, oinarrietan xedatutakoak ez ezik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hura garatzeko erregelamenduak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako araudiak arautuko dituzte.
Foru Gobernu Kontseiluaren 2024ko irailaren 17ko Erabakia
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte PolitikakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.