B Lerroa. Aisialdi eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.
- Eskaera epea:
Epez kanpo
- Azken eguna: 2024
- Gazteria
Deskribapena:
Xedea
Aisialdi Eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.
Laguntzen zenbatekoa
81.900,00 euro
Hartzaileak
Gipuzkoako Lurralde Historikoan jarduten duten eta ezagupen ofiziala daukaten aisialdiko eskolak.
Ezingo dira onuradun izan giza eskubideen aurkako helburu, onarpen edo sarbide sistema, funtzionamendu, ibilbide edo jarduketaren bat duten entitateak. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.
Betebeharrak
-
Eskolek antolatutako prestakuntza programen edukiek bat egin beharko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan ezarritakoarekin eta horren I. eta II. eranskinak eguneratzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak emandako 2016ko urriaren 27ko aginduan ezarritakoarekin.
-
Hala, aipatutako araudiarekin bat, haurren eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroak 150 ordu iraun beharko du, eta haurren eta gazteen aisialdirako zuzendari ikastaroak, berriz, 290 ordu. Ordu kopuru horrek ez ditu barnean hartzen tutoretza, praktika eta ikastaro monografikoetarako erabilitako orduak. Lanaldi bakoitzeko prestakuntzako ordu konputagarrien gutxieneko kopurua bi ordukoa izango da, eta gehienez ere zortzi ordukoa; hala ere, 10 ordura arte luzatu ahal izango da prestakuntzari lotutako gau bat hartzen duen saio praktikoaren kasuan.
-
Begirale eta zuzendari ikastaroetan eta ikastaro monografikoan izena emandako ikasleak hamar izan beharko dira, gutxienez, eta hogeita hamar, gehienez.
-
Haurren eta gazteen aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak egiten ari direnek ezingo dute ikastaro monografikoetan parte hartu. Ikastaro monografikoetan, aisialdiaren pedagogiarekin zerikusia daukaten alorrak jorratu beharko dira soilik, eta hamabost ordu iraun beharko dute, gutxienez.
-
Titulua lortzeko derrigorrezkoak izango dira praktika aldia eta bukaerako jarduera memoria, eta dagokion eskolak gainbegiratu eta onetsi beharko ditu.
-
Aisialdi Eskolen antolaketa egiturari dagokionez, diruz lagunduko dena ondorengoa izango da: Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoen egiturari dagozkion gastuak.
Eskaerak aurkezteko epea
Hasiera: 2024ko martxoren 19an.
Amaiera: 2024ko apirilaren 18an. (18a barne)
Memoriak aurkezteko epea
2024ko irailaren 16ra arte (16a barne).
Aurkeztu behar diren agiriak
ESKAERA EGITERAKOAN:
-
Eskabidea webgune honetan eskuragarri dagoen inprimaki elektronikoaren bidez egingo da, b@kq ziurtagiri elektronikoa edo eskaera elektronikorako balio duen nortasuna egiaztatzeko beste bitartekoren batekin.
-
Programaren ezaugarriak eta erakundearen oinarri soziala deskribatzen dituen dokumentua; horrekin batera dokumentuak euskararen erabileraren sustapena eta genero ikuspegiaren txertatzea ere deskribatu behar ditu. "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n dagoen ereduaren arabera.
-
Ziurtagiria non adierazten den entitate eskatzailearen gobernu organoaren osaera: izena, NAN, kargua eta sexua. Eredua bete. "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n dagoen ereduaren arabera.
-
Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako entitatearen egituraren deskribapena. Adierazi kokapena eta zer giza baliabide iraunkor dituen, izen-abizenak eta NANa, betetzen dituzten funtzioak edo betetzen dituzten lanpostuak zehaztuta.
GASTUA JUSTIFIKATZEKO:
-
Diruz lagundutako ikastaroen eta jarduera programaren memoria laburra eta ebaluazioa, zeinek barne hartu behar dituzten genero-berdintasunaren eta euskararen erabilera sustatzearen ikuspegitik gauzatutako irizpideak, metodologia eta ekintzak. Emandako ikastaroak: zehaztu ikastaroaren kodea, datak, zein egunetan eman den eta ikasleen zerrenda (zenbakia, izen-abizenak, adina, sexua, administrazio-egoitza, etab.).
-
IKASTAROEN GASTUAK. Gastuen ordainagirien zerrenda, gertatu diren ordenan (Gastuak eredua), eta langile-gastuak (Langileak eredua) Sartu, halaber, langileei lankidetza puntualengatik egindako ordainketak.
-
EGITURAREN MANTENIMENDUA. Gastuen ordainagirien zerrenda, gertatu diren ordenan (Gastuak eredua), eta langile-gastuak (Langileak eredua).
-
Langileri gastuak: modu berezian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, eskolak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena.
-
Erakunde onuraduna kontratatutako langileen ordainketa zurigarria (TC2), Gizarte Segurantzaren agiria, eta nominaren kopia.
-
Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia, dogokion hartu izanaren agiriarekin eta honako datu hauek azaltzen direla: izen-abizenak, langileen NAN zenbakiak, IFK, aisialdi eskolaren izena eta helbidea, ordainketa-agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.
-
Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez bdu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera, eta, aurreko atalean adierazitako datuak xehakatuko ditu.
Erabakitzeko epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Jakinarazpenak
Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Eskaera ezetsitzat joko da.
Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa
Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.
Araudi aplikagarria
2024/80 Foru Agindua, matxoaren 4koa 10koa, Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko A, B eta C lerroen dirulaguntzen 2024ko deialdia onartzen duena. (GAO 2024ko martxoaren 18an, 55. alean)
Dirulaguntza honen oinarri arautzaileak 2021eko maiatzaren 11ko GAOn argitaratu ziren, 86. alean.
Informazio osagarria
Aplikazio informatikoarekin lotutako gaiak:
On-line laguntza: (astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00).
Diru laguntzen inguruko bestelako zalantzak:
Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua
Telefonoa: 943 11 23 75 (astelehenetik ostiralera: 9:30-16:00)
kbartolome@gipuzkoa.eus
Gaztegune - Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.
Telefonoa: 900 11 01 11 (astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30)
gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus