- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
C Lerroa. Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2024
- Gazteria
Deskribapena:
XedeaHaur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak.
Laguntzen zenbatekoa10.500,00 euro
HartzaileakDiru laguntzak lortzeko aukera izango dute:
-
Haur edo/eta gazte elkarteen koordinakundeek edo federazioek, eta koordinakundeak izan gabe gazteen aisialdi elkarteekin koordinazio lanak egiten dituzten elkarteek.
-
Era berean, diru laguntzak lortzeko aukera izango dute gazte elkarteenak ez diren koordinakundeek, baldin eta bere lana egiteko egiaztatutako desgaitasunen bat duten pertsonak badituzte.
-
Diruz lagunduko dira bakarrik, Gipuzkoan dagoen egiturari dagozkion gastuak.
Ezingo dira onuradun izan giza eskubideen aurkako helburu, onarpen edo sarbide sistema, funtzionamendu, ibilbide edo jarduketaren bat duten entitateak. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.
Eskaerak aurkezteko epeaHasiera: 2024ko martxoaren 19an
Amaiera: 2024ko apririlaren 18an (18a barne)
2024ko urriaren 15ra arte, (15a barne)
Aurkeztu behar diren agiriakESKAERA EGITEAN:
-
Eskabidea webgune honetan eskuragarri dagoen inprimaki elektronikoaren bidez egingo da, b@kq ziurtagiri elektronikoa edo eskaera elektronikorako balio duen nortasuna egiaztatzeko beste bitartekoren batekin.
-
Gipuzkoan kokatutako entitatearen egituraren deskribapena. Adierazi kokapena eta zer giza baliabide iraunkor dituen, izen-abizenak eta NANa, betetzen dituzten funtzioak edo betetzen dituzten lanpostuak zehaztuta.
-
Programaren ezaugarriak eta erakundearen oinarri soziala deskribatzen dituen dokumentua; horrekin batera dokumentuak euskararen erabileraren sustapena eta genero ikuspegiaren txertatzea ere deskribatu behar ditu. "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n dagoen ereduaren arabera.
-
Adierazi entitate eskatzailearen gobernu organoaren osaera, izena, NAN, kargua eta sexua zehaztuta. Eredua bete. "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n dagoen ereduaren arabera.
GASTUAREN JUSTIFIKAZIOA:
- Jardueren memoria, helburuen lorpen-mailaren araberako ebaluazioa izatea. Era berean, genero berdintasunaren ikuspegitik eta euskararen erabilera sustatzearen ikuspegitik programaren barruan gauzatutako irizpideak, metodologia eta ekintzak adieraziko dira.
-
Gastuen ordainagirien zerrenda, konzeptuen arabera bereizita eta gertatu diren ordenan (Gastuak eredua). Sartu, halaber, langileei lankidetza puntualengatik egindako ordainketak.
-
Langileri gastuei dagokienez aipatutakoaz gain, modu bereizian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, erakunde ordaintzaileak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena. (Langileak eredua).
-
Erakunde onuraduneko langileei ordaindutakoa justifikatzeko agiria, Gizarte Segurantzak igorritakoa (TC2) eta nominaren kopia.
-
Langileei lankidetzan aritzeagatik ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren zenbakia xehatu beharko dute.
-
Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia dagokion hartu izanarekin aurkeztu beharko da honako datu hauek zehaztuta: izen-abizenak, langileen NAN zenbakia, IFK, erakunde ordaintzailearen izena eta helbidea, ordainketa-agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.
-
Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez badu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera, eta, aurreko atalean adierazitako datuak xehakatuko ditu.
-
Dagokion urtean izandako gastuen eta diru sarreren balantzea. Urte horretako gastuak izan arren laguntza justifikatu behar den unearen ondorengoak izateagatik urriaren 14an justifikatu ezin diren gastuak justifikatzeko honela egingo da: gastu horien aurreikuspena aurkeztuko da.
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakEbazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioaKlikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarriaDirulaguntza honen oinarri arautzaileak 2021eko maiatzaren 11ko GAOn argitaratu ziren, 86. alean.
Informazio osagarriaAplikazio informatikoarekin lotutako gaiak:
On-line laguntza: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.
Diru laguntzen inguruko bestelako zalantzak:
Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua
Telefonoa: 943 11 23 75
Gaztegune - Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.
Telefonoa: 900 110 111 (astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30)
- Urko Imaz
- 943472580
- uimaz@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.