Auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Gazteria

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak

Laguntzen zenbatekoa

25.000,00 €

Hartzaileak

Gutxienez 3 kidek osatutako taldeak, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte, enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenak, baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.

Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.

Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute. 

Aurkeztu behar diren agiriak

- Proiektua, gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua, ebaluazio sistema.

- Gastu eta sarreren aurrekontua


- Taldearen ardura izango da behar diren baimen eta lizentziak eskuratzea, hartara diruz lagunduko den jarduera edo jarduerak burutzeko.


- Proiektuaren jarduerek arriskua badakarte sustatzaileentzat edo besterentzat, beharrezkoa izango da hau aurkeztea: Segurtasun plana eta Kontratatu beharreko aseguruak.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2024ko irailaren 16a

Amaiera: 2024ko urriaren 25a

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudea­tzen dituen bekak eta lagun­tzak emateko oinarri arau­tzai­leak.

 

Deialdia 2024

 

 

 

 

 

 

Informazio osagarria

GAZTEAK AUZOLANEAN DIRULAGUNTZEN ZALANTZAK ARGITZEKO:

 

GAZTEGUNE PLUS-URKO IMAZ  

Telefonoa-WhatsApp: 620 27 80 70

uimaz@gipuzkoa.eus 

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara

 Telefonoa: 900 110 111  Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30.

 Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.