- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako dirulaguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-03-11 - 2026-04-22 23:59
- Arloa: Gazteria
Deskribapena:
HelburuaAuzolanean antolatutako gazteen proiektuak finantzatzeko laguntza poltsa
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuAuzolanean antolatutako gazteen proiektuak.
Laguntzen zenbatekoa- 25.000,00 €
- Gehienez 5.000 €
- Gutxienez 1.500 €
Gutxienez 3 kidek osatutako taldeak, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte, enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenak, baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.
Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.
Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.
Aurkeztu behar diren agiriak- Proiektua, gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua, ebaluazio sistema.
- Gastu eta sarreren aurrekontua
- Taldearen ardura izango da behar diren baimen eta lizentziak eskuratzea, hartara diruz lagunduko den jarduera edo jarduerak burutzeko.
- Proiektuaren jarduerek arriskua badakarte sustatzaileentzat edo besterentzat, beharrezkoa izango da hau aurkeztea: Segurtasun plana eta Kontratatu beharreko aseguruak.
- Hasiera: 2026ko martxoaren 11a
- Amaiera: 2026ko apirilaren 22a
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena.
Araudi aplikagarria- Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak
- https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2023/02/23/e2301257.htm
ZALANTZAK ARGITZEKO:
GAZTEGUNEA: Urko Imaz
Telefonoa-WhatsApp: 620 27 80 70 - uimaz@gipuzkoa.eus
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara
Telefonoa: 900 110 111 Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30.
Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia
- Gaztegunea
- 900110111
- uimaz@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.