Covid-19: Museoei, interpretazio zentroei eta antzokiei zuzendutako dirulaguntzak.
Programa honen objektua da Covid-19 osteko irekiera protokoloen gastuak ordain zeko eta langile eta bisitarien osasun segurtasunarekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzea da.
Laguntzen zenbatekoaAurrekontu saila: 100.000 euro
Jasotako dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagungarrien % 80, muga hauekin:
— 1.000 euro, diruz laguntzen den aretoak gehienez 3 langile baditu.
— 1.500 euro, diruz laguntzen den aretoak 4 langile edo gehiago baditu.
Hartzaileak
Gipuzkoako museoen, interpretazio zentroen edo antzokien titularrak diren udalak, enpresak, fundazioak edo elkarteak.
Baldintzak- Antzokien kasuan, Euskadiko Antzoki Sarea osatzen duten Gipuzkoako antzokiek izango dute dirulaguntza hauek jasotzeko aukera.
- Museo eta interpretazio zentroen kasuan, jendearentzat irekiak egongo dira asteburuetan eta, gutxienez, astean 5 egunez.
- Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzean, titular den museo, interpretazio zentro eta/edo antzoki bakoitzeko.
Aurkeztu behar diren agiriak- Eskaera orria behar bezala beteta (eskaeran deskargatu beharrekoa).
- Gastuen fakturak edo aurrekontuak.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdia Gi puzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Hasiera eguna: ekainaren 24a.
Azken eguna: uztailaren 8a.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.
Ebazpen EpeaHiru hilabete, eskaera jaso den egunetik hasita.
Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuakEzespena.
Araudi aplikagarria Oharrak Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua TurismoDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.