Turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak digitalizatzeko eta/edo ekintzailetzarako dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Turismo

Deskribapena:

Helburua

Dirulaguntza horien bidez sustatu nahi da: sektorean balioa sortuko duten turismo-negozio berriak sortzea, baita Gipuzkoako turismo-eskaintzaren lehiakortasuna, sustapena eta merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak garatzea ere

Eskaerak aurkezteko epea

Bukaera: 2025ko maiatzaren 9an (15:00etan bukatzen da).

Laguntzen zenbatekoa

Emango den laguntzaren gehieneko zenbatekoa 7.500 eurokoa izango denpresa onuradun bakoitzeko, eta 10.000 eurokoa enpresa sortu berria bada.

Aldi berean, laguntzak ezingo du gainditu gastu hautagarrien % 50. 

Aurrekontuko partida: 199.000 euro (1 0620.200.470.00.07 2025)

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu
  • Lurraldean turistak mugiarazten dituzten turismo-esperientzia berritzaile eta iraunkorrak sustatzeko eta merkaturatzeko kanpainei dagozkien gastuak. 
  • Sustapena edo merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoen eta berrikuntza-proiektuen garapenaren gastuak. 
  • Enpresa sortu berrien kasuan, gastu hauek ere:  
    • Turismoa sustatzeko materialaren diseinuaren, elaborazioaren, maketazioaren, eta itzulpenaren gastuak.
    • Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak: bideragarritasun-azterketa, marka-erregistroa, irudi-diseinua etab.
  • Enpresa sortu berria: 2024ko uztailaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean eratutakoa.

Adibideak bezala:

1. GASTU HAUTAGARRIAK (besteak beste): 

  • Produktu jasangarri berrien sustapen-materiala (liburuxkak, kartelak, flyerrak, argazkiak, bideoak, merchandisinga... barne) diseinatu, egin, maketatu eta itzulpena
  • Turismo-azoka profesionaletara joatea
  • Web orrien garapena, itzulpena, hobekuntza
  • SEO – SEM bilatzaileetan posizionamendua hobetzeko ekintzak
  • APPak garatzea (aplikazio mugikorrak eta web aplikazioak)
  • Profilak edo edukiak sortzea sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram, Pinterest, Snapchat...)
  • Online merkaturatze-sistemak hobetzea edo abian jartzea
  • Digitalizazioari buruzko prestakuntza
  • Bisitak egitea errazten duten eta turismo-esperientzia optimizatzen duten gailu mugikorretara egokitzea
  • Enpresa berrien kasuan, kaleratze-gastuak, besteak beste, honako hauek:
    • Bideragarritasun-azterlana
    • Irudiaren diseinua
    • Marka-erregistroa
    • Irisgarritasunari buruzko aukerako txostena
    • Proiektu teknikoak
    • Notariotza eta erregistroa

2. GASTU HAUTAEZINAK (besteak beste): 

  • Higiezinak egokitzeko obrak
  • Altzariak erostea
  • Ekipamendu informatikoa erostea
  • Inprimagailuak erostea
  • Telefono-terminalak erostea
  • Garraiobideak erostea
  • Inbertsio kontzeptuko beste edozein gastu mota
  • Funtzionamendu-gastuak: alokairuak, ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa, Internetera sartzeko kuotak, aseguruak, erregaia...
  • Sarraila elektronikoen sistemak

Fakturan jasanarazitako BEZa ez da diruz lagunduko. 

Gastuak 2025eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartekoak izango dira (enpresa sortu berrien kasuan 2024ko uztailaren 1etik 2025eko azaroaren 30era artekoak). 

Baldintzak hartzaileak

Norberaren konturako langileak edo autonomoak, eta 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere. Egoitza soziala Gipuzkoan izan behar dute eta beren jarduera bertan garatu.

Jarduera honako hauetakoren bat izan behar du:

  • Bidaia-agentzien lizentzia duten turismo-agentzia hartzaileak
  • Gida turistikoak
  • Turismo aktiboko enpresak
  • Hotel-establezimenduak
  • Apartamentu turistikoak
  • Kanpinak
  • Nekazalturismoak, landetxeak eta aterpetxeak
  • Erabilera turistikoko etxebizitzak eta logelak, betiere titularrak pertsona juridikoak badira, gutxienez besteren konturako langile bat dutenak.

 Turismo-ostatuko establezimenduek REATEn inskribatuta egon behar dute.

Baldintzak

Eskaerarekin batera:

  • Horretarako dagoen berariazko formularioa beteta
  • Diruz lagundu daitekeen jardueraren memoria
  • Gastuen aurrekontu edo fakturak

Ordainketa (emakida egin ondoren):

  • Aurkeztutako eta justifikatutako proiektuaren azkenengo memoria zehatza
  • Jarduerari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua
  • Fakturak, edo merkatuko trafiko juridikoan pareko froga-balioa duten gainerako agiriak, edo administrazioan eraginkortasuna dutenak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan sartutakoak
  • Beste laguntza batzuen deklarazioa: proiektu beragatik eskatutako edo eskuratutako laguntzak eta bestelako dirulaguntzak (minimis direnak zehaztuz).
Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak - Turismoa 2025 - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia), dirulaguntzen atarian sartuz, eskuragarri dagoen eskabidea betez, proiektuaren memoria eta aurrekontua edo fakturak aurkeztuz.

Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea

Emakida egin ondoren. Erakunde onuradunek proiektua bere osotasunean egin dutela zuritu beharko dute 2025eko abenduaren 1a baino lehen.

Ebazpen epea

Sei hilabete.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena.

Harremanetarako
  • Aitziber Echave: 943113956 - aitziberechave@gipuzkoa.eus
  • Estibaliz Oiarzabal: 943112187 - eoiarzabal@gipuzkoa.eus
  • Xabier Agirrezabala: 943112215 - xagirrezabala@gipuzkoa.eus
Dirulaguntzaren GAOko argitalpenak:
Departamentua/Zerbitzua Turismo
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)