1. Euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Euskara sustatzeko proiektu eta jardueretarako dirulaguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

419.467,00 €

Hartzaileak

Euskararen erabilera sustatzeko programak bultzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Laguntza eremuak

a) Euskal hiztunen aktibazio programak, ekintzak eta jarduerak.

b) Euskaldunen artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak.

c) Gipuzkoako herritarren artean euskararen jakintza sustatzeko programak, bereziki gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduak.

d) Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko xedez antolatutako aisialdiko ekintzak eta programak.

e) Euskararen erabilera soziala aztertu eta hedatzeko lagungarri diren jardunaldiak, mintegiak, euskararen erabileraren behaketa sozialak, ikerketa aplikatuko proiektuak edo gisakoak.

Baldintzak

Diruz laguntzeko eskatzen diren programak euskararen erabilera soziala sustatzeko hurrengo esparru hauetakoren batean kokatu behar dira nahitaez:

  1. Euskal hiztunen aktibazio programak, ekintzak eta jarduerak.
  2. Euskaldunen artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak
  3. Gipuzkoako herritarren artean euskararen jakintza sustatzeko programak, bereziki baldintza sozial zailetan dauden herritarrei zuzenduak.
  4. Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko xedez antolatutako aisialdiko ekintzak eta programak
  5. Euskararen erabilera soziala aztertu eta hedatzeko lagungarri diren jardunaldiak, mintegiak, euskararen erabileraren behaketa sozialak, ikerketa aplikatutako proiektuak edo gisakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Erakunde eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, jarduera anitz bildu ditzakeena, jarduera bakoitza 3. oinarrian adierazitako esparruetan sartzen dela berariaz azalduta.

 

Dirulaguntza eskaeran jasotzen diren jarduera guztiak, batera, sarrera-gastuen aurrekontu bakarrean bildu behar dira. 

  • Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
  • Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
  • Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
  • Genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
Eskaerak aurkezteko epea

2024ko maiatzak 31, 23:59

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)

Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Ebazpen Epea

6 hilabete

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2024ko apirilaren 16koa, dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/04/30/c2402908.pdf

 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.