Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka.
Laguntzen zenbatekoa5.500 € (2.750 € beka bakoitza)
HartzaileakPertsona fisikoak.
Onuradunaka) Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren ikasketak amaituta izatea, dirulaguntzen deialdia egiten den aurreko bi ikasturteetan.
b) Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea azken bi urtetan.
c) C1 maila egiaztatzen duen euskara titulu baten jabe izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.
Aurkeztu behar diren agiriak
a) Espediente akademikoa, agiri bidez ziurtatua. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontuan hartuak izango.
b) Itzulpengintzaren esparruko prestakuntza osagarria (ikastaroak, biltzarrak eta gisakoak) egiaztatzen duten agiriak.
c) Itzulpengintzaren alorrean izandako esperientzia profesionala egiaztatzen duten agiriak.
Baldintzak
- Beka hauen iraupen luzaezinekoa hiru hilabete izango da, guztira 250 praktika ordu, dirulaguntza deialdia egiten den urteko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean
- Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.
- Lan hizkuntza euskara eta gaztelania izango dira batez ere, baina ez dira baztertzen beste hinkuntzak ere, beka esleitzen zaien pertsonen prestakuntzaren eta jakintzaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea2024ko ekainak 2, 23:59
Eskaerak aurkezteko lekua
Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 1/2023 Foru Dekretua, martxoaren 15ekoa, Diputatu Nagusiaren Alorreko beken espedienteen tramiteak bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena.
Araudi aplikagarria
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/04/30/c2402908.pdf
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza BerdintasunaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.