Gipuzkoako Foru Aldundian hizkuntza normalizazioko praktikak egiteko bi beka.
Laguntzen zenbatekoa5.500 € (2.750 € beka bakoitza)
Eskaerak aurkezteko epea2022ko maiatzak 23, 24:00
Onuradunak- Hizkuntza normalizazioaren alorreko master, graduondoko edo aditu titulu ikasketak bukatuta izatea, dirulaguntzen deialdia egiten den urteari dagokion ikasturtean edo aurreko bi ikasturteetan.
- Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea azken bi urtetan.
- C1 maila egiaztatzen duen euskara titulu baten jabe izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.
Pertsona fisikoak.
Baldintzak- Beka hauen iraupen luzaezinekoa hiru hilabete izango da, guztira 250 praktika ordu, dirulaguntza deialdia egiten den urteko urriaren 1etik abenduaren 31 bitartean.
- Hizkuntza normalizazioko praktikaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan egin behar dira.
- Lan hizkuntza euskara izango da.
Hizkuntza normalizazioari dagozkion ikasketa ofizialak legez onartutako unibertsitateren batean egin izana egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.
Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egon izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
C1 maila egiaztatzen duen euskara titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.
Hizkuntza normalizazioren esparruko prestakuntza osagarria (ikastaroak, biltzarrak eta gisakoak) egiaztatzen duten agiriak.
Hizkuntza normalizazioren alorrean izandako esperientzia profesionala egiaztatzen duten agiriak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza BerdintasunaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.