4. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak irabazi asmorik gabeko entitate juridikoentzat.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak irabazi asmorik gabeko entitate juridikoentzat.

Laguntzen zenbatekoa

76.305 €

Hartzaileak

Irabazi asmorik gabeko entitate juridikoak.

Laguntza eremuak

a) Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.

b) Software tresnak euskaratzea.

c) Nerabe eta gazteen aisialdirako edukiak sortu eta hedatzea helburu duten egitasmoak: bideo tutorialak, lehiaketak edo blogak biltzen dituzten ekimenak.

d) Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak  libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.

e) Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea.

Baldintzak

a) Proiektuaren eduki guztiak euskaraz egon behar dira. Beste hizkuntza batzuen erabilera onartuko da, baldin eta euskarazko tresnaren edo aplikazioren baten erabilerarako edo zabalkunderako jarraibideei buruzko azalpenak badira.

b) Hedatzen diren edukiak bai legez bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horiek legeetan babestutako eskubideen mende baldin badaude, eskatzaileak eduki horien gaineko eskubideen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izateko adinakoak.

c) Internet bidez zabaltzeko edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
  • Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
  • Genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
Eskaerak aurkezteko epea

2024ko maiatzak 31, 23:59

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena.

Ebazpen epea

6 hilabete

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2024ko apirilaren 16koa, dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/04/30/c2402908.pdf

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.