2. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko planak garatzeko dirulaguntzak

Laguntzen zenbatekoa

325.001,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak, mankomunitateak eta tokiko garapen agentziak.

Laguntza eremuak

Jarduera mota hauek izango dira dirulaguntza jasotzeko gai:

  • Euskal hiztunak aktibatzeko programak, ekintzak eta jarduerak.
  • Arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko garatutako egitarauak.
  • Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko helburuetan ardazten diren ekintzak eta programak.
  • Euskararen erabilera soziala sustatzeko programa orokorrak 4.000 biztanlez beherako udalerrietan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
  • Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
  • Genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
Eskaerak aurkezteko epea

2024ko maiatzak 31, 23:59

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Ebazpen Epea

6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2024ko apirilaren 16koa, dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/04/30/c2402908.pdf

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.