Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzak.


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-01-01 - 2025-03-26
  • Arloa: Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoan bizikletaren erabilera garraiobide gisa sustatzeko irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak

Deskribapena

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak ematea arautzea.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, baldin eta herritarrak badira jarduera horien hartzaile.

Irabazi asmorik gabeko elkartetzat joko dira Euskadiko elkarteei buruzko 2007ko ekainaren 22ko 7/2007 Legeak arautzen dituen entitateak.

Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak

a) Informazio ekintzak prestatu eta gauzatzea: hitzaldiak, erakusketak, biltzarrak, mintegiak, ...

b) Prestakuntza ekintzak prestatu eta gauzatzea: bizikleta erabiltzen ikasteko  eta hobetzeko ikastaroak, bizikleta mantentzeko, konpontzeko edo pertsonalizatzeko ikastaroak, ...

c) Ekitaldiak prestatu eta gauzatzea: festak, bizikleta martxak,...

d) Webguneen diseinua, ostatua eta mantentze lanak.

e) Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko ikerketak egitea.

f) Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko ikerketak egitea

g) Oinarri hauen xede diren laguntzen onuradun izan daitezkeen entitateen arteko lankidetza proiektuak prestatu eta/edo zabaltzea.

h) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin koordinatzeko edo eztabaidatzeko bileretara edo prestakuntzako eta ikaskuntzako saioetara joatea.

i) Bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko ekintza berritzaileak.

Laguntzaren zenbatekoa

Dirulaguntzen zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Nolanahi ere, dirulaguntza ezin izango da diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino handiagoa, ezta 35.000 euro baino gehiagokoa eskaera bakoitzeko.

Eskaera egiteko aurkeztu behar diren agiriak

A.- Dirulaguntza jaso dezaketen jardueren azalpen memoria, jarduera bakoitzaren izaera zehaztuta:

a. Informazio jarduerak prestatzea eta gauzatzea: hitzaldiak, erakusketak, hitzaldiak, mintegiak…

b. Prestakuntza jarduerak prestatzea eta gauzatzea: bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroak; bizikletak mantentzeko, konpontzeko edo pertsonalizatzeko ikastaroak…

c. Ekitaldiak prestatzea eta gauzatzea: jaiak, bizikleta martxak…

d. Webguneak diseinatzea, ostatatzea eta mantentzea.

e. Idatzizko edota ikus-entzunezko materiala idatzi, itzuli eta argitaratzea.

f. Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko ikerketak egitea.

g. Oinarri hauen xede diren laguntzen onuradun izan daitezkeen erakundeen artean lankidetza proiektu bateratuak egitea eta/edo hedatzea.

h. Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin koordinatzeko edo eztabaidatzeko bileretara edo prestakuntzako eta ikaskuntzako saioetara joatea.

i. Bizikletaren erabilera garraiobide gisa sustatzeko jarduera berritzaileak.

B.- Entitateak zenbat bazkide dituen frogatzen duen agiria.

C.- Jarduera bakoitza gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontu banakatua; bertan, ekintza finantzatzeko gainerako bideak adieraziko dira, halakorik balego.

D.- Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.

E.- Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena eskatzailea salbu dagoela Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik. Erantzukizunpeko adierazpen hori aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango da. Ondoren egiaztatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea HOGEI EGUNEKOA izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. 

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, web orri honetan (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/dirulaguntzak), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.

Ebazpen Epea

Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, dirulaguntza aurkezten den egunaren biharamunetik.

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauei, oinarri hauetan ezarritakoa ez ezik, honako xedapenak ere aplikatuko zaizkie: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzena; foru arau hori garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak onartutakoa); eta diru laguntzen arloko gainerako arauak.

Oharrak

Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.

Oinarri arautzaileak eta deialdia

Oinarri arautzaileak eta deialdia 2025eko otsailaren 26an argitaratu da GAO.

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)