Bizikleta bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletentzako azpiegitura erosi eta instalatzeko udalentzako diru laguntzak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena

Oinarri hauen objektua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei dirulaguntzak ematea, bizikleta bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletentzako azpiegiturak erosi eta instalatzeko.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak.

Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak

A- Bizikleta bideen tokiko sarearen garapenetik eratorritako gastuak:

  1.  Bizikleta eta oinezkoentzako bideak edo soilik bizikletentzakoak eraikitzeko eta hobetzeko obrak egiteko.
  2. Bizikleta eta oinezkoentzako bideak edo soilik bizikletentzakoak eraikitzeko eta hobetzeko obren proiektu teknikoak idazteko.

B- Bizikletentzako azpiegiturak erosi, instalatu eta seinaleztatzearen ondoriozko gastuak:

  1. Bizikletentzako erabilera publikoko aparkalekuak.
  2. Bizikletak autokonpontzeko eta/edo puzteko azpiegiturak 

 

Eskaera egiteko aurkeztu behar diren agiriak

- Aurrekontu xehatua.

- Jarduera gauzatzeko, generoaren ikuspuntua sartzeko egin behar diren jarduketen memoria.

- IV. A eranskina, diru-laguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa, beteta.

- BIZIKLETA BIDEEN SAREA GARATZEKO ESKAERA:

  • Proiektuaren memoria.
  • Bizikleta-bidea eraikitzeko edo hobetzeko proiektuaren kopia.
  • Lan-programa

- AZPIEGITURAK EROSI ETA INSTALATZEKO ESKAERA:

  • Diruz lagunduko diren azpiegituren kokapena.
  • Diruz lagunduko diren azpiegitura guzti-guztiak zehazten dituen koadroa. 
  • Udalerrian dauden bizikleta aparkalekuen, autokonponketarako eta puzteko ekipoen inbentarioa.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea HOGEI EGUNEKOA izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. 

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, web orri honetan (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/dirulaguntzak),dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.

Ebazpen Epea

Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, dirulaguntza aurkezten den egunaren biharamunetik.

Araudi aplikagarria

Oinarri hauetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek xedatutakoa bete beharko da: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, eta foru arau hori garatzeko Erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartuak), bai eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko gainerako araudia ere.

Oharrak

Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta dealdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.

Oinarri arautzaileak Deialdia Internet bidez tramitatzeko sarbidea

Eskaerak (gipuzkoa.eus)

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.