Degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeen funtzionaltasuna eta multifuntzionaltasun ekologikoa hobetzeko jarduketak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak.
DeskribapenaHelburua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, tokiko entitate txikiei, mankomunitateei eta udal eta eskualde merkataritza sozietateei gauzazko laguntzak norgehiagoka bidez esleitzeko erregulazioa ezartzea, guztia ere Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeen funtzionaltasuna eta multifuntzionaltasun ekologikoa hobetzeko jarduketak eta proiektuak egin ditzan, 2024ko ekitaldi ekonomikoaren barruan.
Trantsizio Ekoligikoko Zuzendaritza Nagusiak dagokion egikaritze proiektua lizitatuko du, eta bere gain hartuko du obra zuzendaritza, barruan zein kanpoan. Hala, erakunde onuradunekin lankidetzan gauzatuko ditu hautatutako leheneratze eta berroneratze proiektuak eta jarduerak, betiere kontuan harturik aurrekontu eskuragarritasuna eta oinarriotan ezarritako gainerako alderdi guztiak.
Laguntzen zenbatekoaDeialdi honetan emango den laguntzaren zenbatekoa, guztira, 300.000,00 eurokoa izango da.
HartzaileakXedeari dagokion eskakizuna: Degradatutako eremutzat hartuko dira antropikoki eraldatutako lur, kosta eta ibai espazioak, elementu natural, ekologiko eta ingurumenekoen kalitate ezaugarriak eta baldintzak galarazi edo galarazten dituztenak, bai berezko dituzten erabilera, funtzio eta bitartekoei dagokienez, bai ingurumenaren aldetik jasangarria den ikuspegi baten arabera eremu horietatik espero daitezkeen erabilera, funtzio eta bitartekoei dagokienez.
Azpiegitura berdetzat hartuko dira ekosistemen zerbitzuak eskaintzeko eta/edo natura-ondarea babesteko planifikatutako, diseinatutako eta kudeatutako sare bateko naturagune eta elementu naturalak, bai landa-eremueta, bai hiri-kokaguneetan.
Aurreko hori kontuan harturik, degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta lurraldeko azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektuek eta jarduketek ezingo dute lurzoru artifizializatua areagotu –asfaltatua edo hormigoiez estalita– aurreko egoerarekin alderatuta, eta gutxienez honako baldintza hauetatik bi bete beharko dituzte:
a) Landarez estalitako lurrazalaren azalera areagotzea, edo lehendik den landaretza hobetzea (alegia, espezieen aniztasuna edo aniztasun estrukturala areagotzea, espezie inbaditzaileak erretiratzea, espezie aloktonoak kendu eta autoktonoak landatzea eta, oro har, segida ekologikoaren bidean aurrera egitea).
b) Ingurunearen gaitasuna hobetzea azpiegitura berde gisa hartu ahal izateko eta/edo zerbitzu ekosistemikoak emateko, izan kontserbazioa, hornidura, erregulazioa edo ezagutza eta gozamena.
c) Fauna iragazkortasuna eta konektagarritasuna areagotzeko bide egitea, hainbat arrazoi direla eta erasanda dauden eremuetan (hala nola komunikazio azpiegiturak, hiriguneak, lurzoruaren erabilerak eta abar).
d) Baldintza morfologikoak, ekologikoak, fisiografikoak eta pasaiarekin lotutakoak hobetzea, integratzea, birnaturalizatzea/berroneratzea.
e) Klima aldaketaren eraginen aurrean, lurraldearen egokitzapena eta erresilientzia lortzen laguntzea –berotegi efektuko gasak husteko gaitasuna areagotuta–.
Jardueraren diru zenbatekoari dagokion eskakizuna: Laguntzaren xede diren obren memoria balioetsia edo proiektu teknikoa egikaritzeko aurrekontua edo kostu ekonomikoa ez da izango 48.000 euro baino gehiago (BEZa barne), ezta 10.000 euro baino gutxiago ere (BEZa barne).
Egikaritze epearekin lotutako eskakizuna: Laguntzaren xede den jarduketak edo proiektuak hasi gabe egon beharko du deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean, eta urte horretako bertako ekitaldi ekonomikoaren barruan bukatu beharko du. Edonola ere, esandako jarduera edo proiektu hori izan liteke proiektu luzeago baten etapa bat (lehenago hasitakoa edo geroago amaituko dena).
Alde horretatik, ikusiz gero jarduketa edo proiektu batzuk ezingo direla erabat bukatu edo egikaritu 2024ko ekitaldi ekonomikoaren barruan (dela planteatutako kronogramagatik, dela esleitzeko eta mamitzeko behar diren epeengatik), gerta liteke proiektu horiek ezestea.
Aurkeztu behar diren agiriaka) Egikaritze proiektu teknikoaren ale bat edo obren memoria balioetsi bat, eskumena duen teknikari batek sinatuta, dagokion dokumentazioarekin. Agiri horietan jaso beharko dira, gutxienez, aurrekontua unitateka, neurketeka eta kapituluka zehazturik, kronograma eta, hala badagokio, segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana edo oinarrizko azterlana eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeatzeko azterlana, dirulaguntzaren xede den jarduera erabat egiteko moduan, 1. oinarriko 2.atalean zehaztutako egokitasuna justifikaturik eta.
b) Lurren jabetza edo eskuragarritasuna egiaztatzen duen agiria, edo, hala badagokio, administrazio baimen edo esleipen zehatzena, guztia ere leheneratzeko, berroneratzeko eta hobetzeko jarduerak gauzatu ahal izateko. Halaber, adieraziko da bateragarriak direla dagokion udalerriko plangintza eta araudian xedatuta dagoena.
c) Proiektua edo jarduera onartzeko udal akordioa, edo mankomunitatearen edo sozietate publikoaren gobernu organoaren akordioa, diru laguntza eskatzen duen inbertsioaren zenbateko osoa adieraziz egikaritze teknikoko proiektuarekin edo obren memoria balioetsiarekin bat eginez; halaber, adierazi beharko da onartzen duela lan horiek Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzea.
d) Erantzukizunpeko adierazpen bat, adierazten duena erakunde horiek, onuradun izateko, ez dutela honako lege testu hauetan bildutako debekurik: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitakoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21 bis 2) artikuluan jasotakoak, Adierazpen horretan, halaber, adieraziko dute egunean dituztela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak. Erakundeek erantzukizunpeko adierazpen bat egin ahal izango dute, adierazteko ez dutela debekurik erakunde onuradun izateko.
e) Erakunde eskatzaileak eskabidearekin batera aurkezteko interesgarritzat jotzen duen beste edozer dokumentu, betiere loturik badaude oinarri arautzaile hauetan adierazitako helburuekin, lehentasunekin edo irizpideekin.
Eskaerak aurkezteko epeaLaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 20 egun balioduekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Bertan, laguntzen atarirako sarrera dago, eta horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, dagokion sinadura elektronikoa edo kode operatiboa erabiliz
Ebazpen EpeaEbazpena emateko, argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea bi hilabete izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita
Jaso Beharreko DokumentazioaEbazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzarritako epea igarotzen bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, erakunde interesatuek ulertuko dute ezetsitzat jo dutela, administrazioaren isiltasuna dela eta
Araudi aplikagarriaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.