Hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklatzearen arloko jarduketetarako diru laguntzak. Ekonomia zirkularra


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Ingurumena

Deskribapena:

Azalpena eta diruz lagunduko diren kontzeptuak

Dirulaguntza honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei, merkataritza sozietateei eta langile autonomoei zuzendutako diru laguntzak arautzea elkarrekiko norgehiagokaren bidez, betiere Ekonomia Zirkularreko jarduerak sustatu ditzaten, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Orokorrari jarraituz (GHHKPO 2019-2030).

Diru laguntzaren xedean geratzen da diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia duten ibilgetu materialeko elementuak eskuratzea. Ezin dira laguntza programa honetan sartu nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, edalontziak, pitxarrak, prebentzio gidak eta sentsibilizazio ekintzak eta kanpainak.

Diru laguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuak baino % 75 handiagoa, eta muga 35.000 euro izango da jarduera bakoitzerako.

Berriak:

- Lehentasun goreneko jarduketak hauek izango dira: gaikako bilketa bultzatzeko komunikazio- edo sentsibilizazio-kanpainak egiteko proiektuak proposatzen dituztenak, sortzeagatiko ordainketa-sistemak ezartzeko edo hobetzeko proiektuak proposatzen dituztenak (digitalizazioa eta sensorika barne) eta tamaina handiko edo GEEH hondakinen etxez etxeko bilketa bultzatzen dutenak. Lehentasunezko proiektu horiek Gipuzkoako hondakinen mankomunitateek aurkeztuko dituzte. Udalek ere mota horretako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, baldin eta hondakin edo ekintza horiek ez daude mankomunatuta.

- Gainontzeko artean, prebenitzeko ekintzak, elikagaien xahuketa sahiesten dutenak, ehungintzan ekonomia zirkularra sustatzen dutenak, eta biohondakinak lantzen dutenak, lehentasun gehiago daukate.

- Balorazioan puntuazioa honen formularen bidez osatuko da: (a+b+c+e+f)*d. 

   a. Hondakinen Europako hierarkiaren arabera jarduteko lehentasuna (30 gehienez).

   b. Proiektuaren tratatu beharreko hondakin atalaren interesa (30 gehienez).

   c. Jarderaren eraginkortasuna (30 gehienez)

   d. Jardueraren kalitatea eta garapena (1 gehienez)

   e. Izaera berritzailea eta etorkizuneko potentziala (5 gehienez)

    f. Genero ikuspegia (5 gehienez)

- Aurrekontu minimo bat ezartzen da: 3.000 €, 5.000 biztanlerik beherako udalerriak izan ezik.

Onuradunak

a) Udalak

b) Hondakin mankomunitateak

c) Gipuzkoako Lurralde Historikoan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateak

d) Merkataritza sozietateak, baldin eta helbide soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute, betiere Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin hitzarmenak sinatu ez baditu diru laguntzaren xedeari buruzko planak edota ekintzak garatzeko.

e)  Langile autonomoak, helbide fiskala Gipuzkoan dutenak.

Baldintzak

Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da. Diru laguntza emateko ebazpenean definitutako azken epe hori amaitzean dagokion zuriketa egin ez bada, diru laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedura bideratuko da, 13 oinarrian xedatutakoa aplikagarria ez bada.

Eskaerak aurkezteko epea

Azken eguna: 2023ko otsalilaren 24a.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera eta ondoren zehazten den dokumentazioa internet bidez aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta bertan honetarako eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta.
Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

 a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea eta, bere kasuan, proiektu teknikoa (25 orri gehienez). Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko dute. Besteak beste, dokumentu hauek aurkeztu behako ditu: 

• Eskatutako dirulaguntzaren xede den ekintzaren justifikazioa, Departamentuaren politika eta estrategiekin bat datozen sinergiak eta lerrokadura barne direla.

• Lortu nahi diren helburuak, dagozkien adierazleekin behar bezala kuantifikatuta, eta diruz lagundutako jarduerak izango duen zabalkundea. Proiektuak kopuru garrantzitsuen prebentzioa, berrerabilpena edo birziklapena badakar, urtean proiektuaren prebentzio, birziklapen edo berrerabilera potentziala kilogramotan zenbatetsi beharko da.

b) Jarduketaren aurrekontu xehatua, partiden arabera banakatua, gastuak eta inbertsioak behar bezala bereizita; banakapena eta zehaztapena

c) Etxeko eta komunitateko konpostajeari buruzko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak (udalak edo mankomunitateak) adierazi beharko du zenbat familiak egiten duten jarduera hori bere jardun-eremuan. Gainera, proposatutako ekintzak jarduera hori egiten duten familien kopuruan izango duen eragina adierazi beharko da. 

d) Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du. Eskatzaileak bere datu hauek ez direla kontsultatu behar irizten badu, datu horiek aurkezteaz gain, arrazoitu egin beharko du aurka dagoela. Eskubide hori balia dezake, bai eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo mugatzeko eskubidea ere. Horretarako, arduradunarengana jo behar du, https://egoitza.gipuzkoa.eus-eko inprimakien bidez.

e) Merkataritza-sozietateek eta irabazi gabeko erakundeek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:

• Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.

• Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANren kopia.

f) Kapital pribatua duten merkataritza-sozietateen kasuan, enpresaren Jardueraren Lizentzia edota, behar bada, Ingurumeneko Baimen Bateratua.

g) Autonomoen araubideko pertsona fisikoek, a), b) eta c) idatz-zatietan adierazitakoaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

• Zentsu-aitorpena (036 inprimakia).

• Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren egiaztagiria (840 inprimakia).

Ebazpena emateko epea

Gehienez 3 hilabete, deialdia argitaratzen denetik hasita.

Jasoko diren agiriak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpena.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Beste kontaktu batzuk:

Ingurumen Zerbitzua: 943 112948

e-posta: ingurugiro@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa (GAO, 71 zk., 2007ko apirilaren 12a); eta foru arau hori garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko Foru Dekretua).

Berariazkoa:

Etxeko hondakinen, horien antzekoen eta merkataritzako hondakinen sorrera prebenitzeko eta gaika biltzeko jarduketetarako diru laguntzak emateko oinarri erregulatzaileak.

Interneteko sarbidea

http://www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.